Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.2.3 - Audio-deskribapena edo multimedia-alternatiba (grabatua) (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Multimedia sinkronizatuko bideo-eduki grabatuarentzat denboraren araberako multimediarako alternatiba bat edo audio-deskribapen bat ematen da, eduki hori testuaren multimedia-alternatiba denean eta argi eta garbi horrela identifikatuta dagoenean izan ezik.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da multimedia-aurkezpen sinkronizatuetako informazioa irisgarria izatea itsuentzat edo ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzat. Betetze-irizpide honek bi metodo deskribatzen ditu, eta horietako edozein erabil daiteke.

Metodo bat bideoaren edukirako audio-deskribapen bat ematea da. Audio-deskribapena aurkezpenaren audioari gehitzen zaio, eta entzumenez eskuragarri ez dagoen bideoari buruzko informazio guztia jasotzen du. Elkarrizketaren etenaldietan, audio-deskribapenak pantailan agertzen diren eta audio-pista nagusian deskribatzen edo esaten ez diren ekintza, pertsonaia, eszena-aldaketa eta testu garrantzitsu guztiei buruzko informazioa ematen du.

Bigarren metodoa multimedia-aurkezpen sinkronizatuari buruzko informazio guztia (bisuala zein entzumenezkoa) testu gisa ematea da. Denboraren araberako multimediarako alternatiba batek multimedia-eduki sinkronizatuan gertatzen den guztiaren deskribapen paralelo bat ematen du. Denboraren araberako multimediarako alternatiba zinemako gidoi bat edo liburu bat bezala irakurtzen da. Audio-deskribapenetan ez bezala, bideo-zatien deskribapena ez dago elkarrizketen arteko etenaldietara mugatuta. Deskribapen osoek informazio bisual guztia jasotzen dute, baita testuinguru bisuala, aktoreen ekintzak eta aurpegierak eta beste edozein material bisual ere. Gainera, hitzezkoak ez diren soinu guztiak (barreak, eszenatik kanpoko ahotsak, etab.) deskribatzen dira, eta elkarrizketa guztien transkripzioak sartzen dira. Deskribapenaren eta elkarrizketen transkripzioaren sekuentzia multimedia sinkronizatuarena bera da. Ondorioz, testu-alternatiba osoak multimedia sinkronizatuaren edukiaren irudikapen askoz osoagoa eman dezake audio-deskribapen soil batek baino.

Multimedia-aurkezpen sinkronizatuaren parte gisa elkarreraginen bat badago (adibidez, 'sakatu orain galderari erantzuteko'), orduan testu-alternatiba osoak estekak edo beharrezkoa den guztia eman beharko luke funtzionaltasun bera emateko

1. oharra: 1.2.3, 1.2.5 eta 1.2.7 irizpideetan, bideo-pistako informazio guztia audio-pistan ematen bada jada, ez da audio-deskribapenik behar.

2. oharra: Neurri batean, 1.2.3, 1.2.5 eta 1.2.8 irizpideak elkarren gainean daude. Helburua da egileari aukeraren bat ematea gutxieneko betetze-mailan, eta betekizun gehigarriak goiko mailetan ezartzea. 1.2.3 betetze-irizpidearen A mailan, egileek audio-deskribapen bat edo testu-alternatiba oso bat emateko aukera dute. AA maila bete nahi badute, 1.2.5 betetze-irizpidean egileek audio-deskribapen bat eman behar dute (betekizun hori beteta dago jada 1.2.3 irizpiderako alternatiba hori aukeratu bazen; bestela, betekizun gehigarri bat da). 1.2.8 betetze-irizpidearen AAA mailan, testu-deskribapen hedatu bat eman behar da. Hori betekizun gehigarri bat da 1.2.3 eta 1.2.5 audio-deskribapen bat soilik eskainiz betetzen badira. Hala ere, 1.2.3 testu-deskribapen bat emanez betetzen bada, eta 1.2.5 audio-deskribapen batekin, orduan 1.2.8 irizpideak ez du betekizun berririk gehitzen.

Ikus, halaber, 1.2.5 Audio-deskribapena (grabatua) betetze-irizpidea ulertzea, 1.2.7 Audio-deskribapen hedatua (grabatua) betetze-irizpidea ulertzea eta 1.2.8 Multimedia-alternatiba (grabatua) betetze-irizpidea ulertzea.

1.2.3 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Betetze-irizpide honek bideoen edo beste multimedia-aurkezpen sinkronizatu batzuen edukia ikusteko zailtasunak dituzten pertsonei lagun diezaieke, baita mugimenduan dauden irudiak hautemateko edo ulertzeko zailtasunak dituztenei ere.

1.2.3 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.2.3 Audio-deskribapena edo multimedia-alternatiba (grabatua))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)