ADDAWren web-irisgarritasun zigiluak web bat irisgarria dela eta zer irisgarritasun-maila duen berresten du.
Zigilua jartzeko, webak auditoria bat gainditu behar du, zehaztutako irisgarritasun-betekizun guztiak betetzen dituela frogatzeko.
Zigilutik bertatik webaren fitxara sar gaitezke; bertan, erabiltzaileen iritziak ikusiko ditugu, eta gure zerrendan gorde ahal izango dugu, bertara zuzenean eta azkar sartzeko.
Auditoria bat egingo dizugu zure weba irisgarria den ikusteko. Irisgarria ez bada, zer aldatu behar duzun adieraziko dizugu, edo, nahi baduzu, guk geuk egin dezakegu.
Eskatu auditoriaZure weba irisgarria denean, irisgarritasun-zigilua emango dizugu, ADDAWn egingo dizugun fitxaren estekarekin batera.
Jarri zigilua orri-oinean. Horrela, erabiltzaileek jakingo dute zure weba irisgarria dela, eta auditoriaren emaitzak ikusi eta ADDAW direktorioko beren web gogokoen artean gorde ahal izango dute.
WCAG 2.2 arauaren arabera, hiru web-irisgarritasun maila daude: A, AA eta AAA.
Zorroztasun txikienekoa da. Irudientzako testu alternatiboak, bideoetan azpitituluak, kontraste ona... izan behar dituzu.
Tarteko maila. Administrazio publikoei eskatu ohi zaiena da. A mailan eskatzen denaz gain, hau eskaini behar da: zuzeneko audioetarako azpitituluak, testuaren tamaina handitzeko aukera, audiodeskribapena...
Indarreko araudia betetzeko gutxieneko maila da.
Mailarik altuena. Hemen zeinu-hizkuntzako interpretazioa, audiodeskribapen hedatua, laburduren azalpena, datuak bidaltzeko berrespen bikoitza, itxaron-denboren abisuak... izan behar ditugu.
Zure webak ADDAW-en plugina erabiltzen badu, bereizgarri hau orri-oinean erakuts dezakezu. ADDAW-en irisgarritasun-tresnak eskaintzen dituzula adierazten du, eta gure direktorioan zure webak duen fitxara eramaten du.
Ez da ziurtagiri bat: irisgarritasun-zigilua auditoria bat gainditu ondoren bakarrik ematen da.
Kopiatu kode hau eta aldatu zuredomeinua.eus, zure webaren domeinua jarrita:
<a href="https://addaw.org/eu/buscar?q=zuredomeinua.eus"><img src="https://addaw.org/cdn/web/assets/images/sello/plugin-addaw-eu.svg" width="240" height="64" alt="ADDAW-en irisgarritasun-tresnak"></a>
Gure auditoria gainditu duten eta benetan irisgarriak diren orriek auditoriaren emaitzak estekatuta izango dituzte, eta haien webeko zigiluan klik eginda ikus ditzakezu. Zigiluak auditoriarako estekarik ez badu, egiaztatu webaren egoera gure direktorioan.
Berrikustea nahi duzun web bat badago, edo irisgarritasun-auditoria bat egitea proposatzea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen: