Addaw, joan hasierara Egin dohaintza

Internet irisgarriago baten alde egiten dugu borroka

Guztiok aukera berberak izan ditzagun

Informazio gehiago nahi dut

Zure webak irisgarria izan behar duen jakin nahi duzu?

Gure irisgarritasun-plugina, zure webean gaur bertan

Ahots errealistak dituen orri-irakurgailua, ahots bidezko kontrola, sakagailu eta soinu bidezko nabigazioa, IA bidezko irakurketa erraza eta 28 hizkuntza. Kode-lerro bakar batekin instalatzen da, eta panel batetik kudeatzen.

Web honetan bertan erabiltzen dugu: sakatu izkinako irisgarritasun-botoia, eta probatu.

Zer egiten dugu?

Irisgarritasunari buruzko hezkuntza-lana egiten dugu

eta zure webak beharrezko estandarrak bete ditzan laguntzen dizugu

Irisgarritasun-auditoriak

Zure weba auditatzen dugu, eta txosten zehatz bat egiten dugu, indarreko UNE-EN 301549:2022 legeriaren arabera irisgarria izan dadin aplikatu beharreko hobekuntza guztiekin.

Irisgarritasun-plugina

Orri-irakurgailua, ahots bidezko kontrola, sakagailua, IA bidezko irakurketa erraza eta 28 hizkuntza zure webean, kode-lerro bakar batekin.

Irisgarritasun-ikastaroak

ADDAWk ziurtatutako ikastaroak zazpi mailatan, lineako azterketekin eta blockchain bidez babestutako ziurtagiriekin. Lehen hiru mailak doakoak dira. Ikastaroak gaztelaniaz.

AIS ziurtagiriak

ARSekin lankidetzan aritzen gara.

Gure auditoriek AIS ziurtagiria lortzeko betekizun guztiak betetzen dituzte.

AIS ziurtagiriaren zigilua

Eskatu auditoria bat eta lortu ziurtagiria.

ziurtagiria nahi dut

Web irisgarrien gure bilatzailea

Web guztiak auditatzen ditugu, araudiaren arabera irisgarriak direla ziurtatzeko