Addaw, joan hasierara Egin dohaintza

ADDAWri buruz

Irisgarritasuna eskubide bat delako, ez pribilegio bat.


Zer esan nahi du ADDAW siglak?

Gaztelaniaz, Asociación para la Defensa del Derecho a la Accesibilidad Web (Web-irisgarritasunerako Eskubidea Defendatzeko Elkartea). Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta eskubide hori betetzea errealitate bat izan dadin egiten dugu lan, eta ez pribilegio bat.

Zertarako egiten dugu lan?

Web-irisgarritasunaren alde egiten dugu lan. Zer esan nahi du horrek?

Pertsona guztiek, desgaitasunen bat izan ala ez, interneten nabigatu eta izapideak egin ahal izatea baldintza berberetan.

Legez, gaur egun honako erakunde eta enpresa hauek dute webak irisgarri izateko betebeharra (irisgarritzat hartzen dugu WCAG 2.1 jarraibideen AA maila betetzen duena):

Erakunde publikoak (udalak, museoak...)
Finantziazio publikoa jasotzen duten entitateak edo elkarteak
Ikastetxe pribatuak
6 milioi eurotik gorako fakturazioa edo 100 langiletik gora dituzten enpresa pribatuak.

Zure webak irisgarria izan behar du?

Jakin ezazu hemen

Zer lortu nahi dugu?

#1

Irisgarritasunaren garrantzia ikusarazi

Gizartea sentsibilizatu nahi dugu, weba guztiontzat irisgarria izatea zein garrantzitsua den erakusteko; izan ere, oinarrizko eskubide bat da, eta inori ezin zaio ukatu.

Irakurri gehiago
#2

Web irisgarrien direktorio bat sortu

Direktorio horri esker, desgaitasunen bat duten eta weban nabigatzeko zailtasunak dituzten pertsonek jakin ahal izango dute zein webek zaintzen duten irisgarritasuna, eta, gainera, guztiak leku berean bilduta izango dituzte.

Joan direktoriora
#3

Era guztietako web-orriei irisgarritasun-auditoriak egin.

Auditoria horien bidez, irisgarritasun egokirik ez duten orriei jakinaraziko zaie weba irisgarria izatea beharrezkoa dela eta horrek zer abantaila dituen. Aurretiazko auditoriaren ondoren enpresak edo entitateak irisgarri izan nahi badu, ADDAWn laguntza emateko konpromisoa hartzen dugu, eta irisgarritasunean adituak diren gure auditoreak jartzen ditugu haren eskura. Horrela, irisgarritasun-auditoria osoa egin ahal izango dugu, WCAG-EM metodologiari jarraituz, araudia betetzen duela ziurtatzeko.

Eskatu auditoria
#4

Irisgarritasun-zigilu bereizgarri bat sortu.

Zigilu horri esker, erabiltzaileek berehala jakin ahal izango dute web bat irisgarria den ala ez. ADDAWtik, auditatu ditugun web-orri guztietan zigilu hori egon dadin saiatuko gara.

Kontatu gehiago
#5

Nazioarteko irisgarritasun-ziurtagiria

Gure auditoriek AIS ziurtagiria lortzeko betekizun guztiak betetzen dituzte.

ziurtagiria nahi dut

Kontatu gurekin honetarako ere...

Azpititulazio egokitua

Kolore-kodeak eta soinu-informazioa erabiltzen ditugu UNE 153010:2012 araua betetzeko, entzumen-desgaitasuna duten pertsonei dagokienez.

Audiodeskribapena

Ahozko informazio deskribatzailea erabiltzen dugu UNE 153010:2012 araua betetzeko, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei dagokienez.

Zeinu-hizkuntzako bideoak

Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako azpititulazio egokituaz gain, espainiar zeinu-hizkuntzara ere interpretatzen dugu.

Seinaletika egokitua

Braillean, erliebe altuan, piktogrametan eta zeinu-hizkuntzan egiten dugu lan, zentzumen- edo kognizio-desgaitasuna duten pertsonek inguratzen dituen espazioari buruzko informazioa jaso dezaten.

Irakurketa erraza

Kognizio-desgaitasuna duten pertsonei irakurketa eta ulermena errazteko.

Prestakuntza

Zure enpresako langileei prestakuntza ematen diegu desgaitasunari, inklusioari eta askotariko kolektiboekiko komunikazioari buruzko oinarrizko gaietan.

Honekin lankidetzan: