ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Erabiltzaile-interfazeko osagai guztietan (besteak beste: formulario-elementuak, estekak eta scriptek sortutako osagaiak), izena eta funtzioa software bidez zehaztu daitezke; erabiltzaileak eslei ditzakeen egoerak, propietateak eta balioak software bidez ezarri daitezke; eta elementu horietan gertatzen diren aldaketak eskuragarri daude erabiltzaile-aplikazioek, laguntza-teknologiak barne, kontsulta ditzaten.
Oharra: Betetze-irizpide hau, batez ere, erabiltzaile-interfazeko osagai propioak garatzen edo programatzen dituzten web-egileei zuzenduta dago. Adibidez, HTMLren kontrol estandarrek automatikoki betetzen dute irizpide hau, beren espezifikazioaren arabera erabiltzen direnean.
Betetze-irizpide honen xedea da ziurtatzea laguntza-teknologiek edukian dauden erabiltzaile-interfazeko kontrolei buruzko informazioa bil dezaketela, kontrol horiek aktibatu (edo ezarri) ditzaketela eta haien egoera egunera dezaketela.
Teknologia irisgarrien kontrol estandarrak erabiltzen direnean, prozesu hori erraza da. Erabiltzaile-interfazeko elementuak espezifikazioaren arabera erabiltzen badira, betekizun honen baldintzak betetzen dira. (Ikus 4.1.2 betetze-irizpiderako adibideak beherago)
Hala ere, kontrol pertsonalizatuak sortzen badira edo interfazerako elementuak programatzen badira (kodean edo scripten bidez) ohikoa ez den rol edo funtzio batekin, neurri gehigarriak hartu behar dira bermatzeko kontrolek beharrezko informazioa ematen dietela laguntza-teknologiei eta laguntza-teknologiek kontrola ditzaketela.
Erabiltzaile-interfazeko kontrol baten alderdi bereziki garrantzitsua da fokua duen ala ez jakin ahal izatea. Kontrol baten fokuaren egoera software bidez zehaztu daiteke, eta fokuaren aldaketei buruzko abisuak erabiltzaile-aplikazioei eta laguntza-teknologiei bidaltzen zaizkie. Beste adibide batzuk dira jakitea kontrol-lauki bat edo aukera-botoi bat hautatuta dagoen, edo goitibeherako zerrenda bat zabalduta edo tolestuta dagoen.
Oharra: 4.1.2 betetze-irizpideak software bidez zehaztu daitekeen izen bat eskatzen du erabiltzaile-interfazeko osagai guztietarako. Izenak ikusgai edo ikusezinak izan daitezke. Batzuetan, izenak ikusgai egon behar du, eta orduan etiketa gisa identifikatzen da. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu glosarioko izenaren eta etiketaren definizioa.
Erabiltzaile-interfazeko osagai guztietan informazioaren funtzioa, egoera eta balioa emateak bermatzen du bateragarritasuna desgaitasuna duten pertsonek erabiltzen dituzten laguntza-teknologiekin, hala nola pantaila-irakurgailuekin, pantaila-handigailuekin eta ahots-ezagutzako programekin.
API irisgarria
Java applet batek lengoaiak definitutako irisgarritasun-APIa erabiltzen du.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 4.1.2 Izena, funtzioa eta balioa)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
G108: Lengoaiaren kontrol estandarrak erabiltzea, ondo ezagut daitezen, honako teknika hauetako bat edo gehiago erabiliz:
Izenak eta funtzioak agerian jartzea, erabiltzaileak konfigura ditzakeen propietateak zuzenean ezartzeko aukera ematea eta aldaketen berri ematea, honako teknika hauetako bat erabiliz:
G135: Teknologiaren osagai irisgarriak erabiltzea eta izena ematea, honako teknika hauetako bat edo gehiago erabiliz:
G10: Beren izena, funtzioa eta egoera jakinarazten dituzten kontrolak sortzea, honako teknika hauetako bat edo gehiago erabiliz:
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)