ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Esteka bakoitzaren helburua esteka-testua soilik erabiliz identifikatzeko aukera ematen duen mekanismo bat ematen da, salbu eta estekaren helburua anbiguoa litzatekeenean erabiltzaileentzat oro har.
Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaileei esteka bakoitzaren helburua ulertzen laguntzea, jarraitu nahi duten ala ez erabaki dezaten. Helmuga bera duten estekek deskribapen berak izan behar dituzte (3.2.4 betetze-irizpidearen arabera), eta helburu eta helmuga desberdinak dituztenek deskribapen desberdinak izan behar dituzte. Esteka bakoitzaren helburua bere testuaren bidez identifika daitekeenez, estekak testuingurutik kanpo daudenean ere uler daitezke; adibidez, erabiltzaile-agenteak orriko esteka guztien zerrenda bat ematen duenean.
Betetze-irizpideak salbuespen bat jasotzen du web-orriko informazioaren bidez helburua zehaztu ezin zaien esteketarako. Egoera horretan, desgaitasuna duen pertsona ez dago desabantailan; ez dago testuinguru gehigarririk eskuragarri estekaren helburua ulertzeko. Hala ere, estekaren helburua interpretatzeko erabil daitekeen testuinguru-informazio oro esteka-testuan eskuragarri egon behar da edo programazio bidez lotuta egon behar da, betetze-irizpide hau betetzeko.
«Mekanismo» terminoa erabiltzen da egileek beren esteka guztiak testuingurutik kanpo modu lehenetsian ulergarri egin ditzaten edo ulergarri egiteko bitarteko bat eman dezaten. Izan ere, orri batzuetan, esteka guztiak berez esplizitu egiteak nabigazioa errazten die erabiltzaile batzuei eta zailtzen beste batzuei. Estekak (berez) esplizitu egiteko edo ez egiteko aukera emanez, desgaitasuna duten eta ez duten erabiltzaileek beren beharretara hobekien egokitzen den moduan erabil dezakete orria.
Adibidez: 100 liburu-izenburu zerrendatzen dituen orri batek, liburuak HTML, PDF, DOC, TXT, MP3 edo AAC formatuetan deskargatzeko estekekin batera, liburu bakoitzaren izenburua esteka gisa eta «HTML formatuan» hitzak haren ondoren erakuts ditzake; eta gero «Formatu hauetan ere eskuragarri:» esaldia, eta horren ondoren esteka labur-sorta bat, «HTML», «PDF», «DOC», «TXT», «MP3» eta «AAC» testuekin. 3. mailan, erabiltzaile batzuek orria horrela ikustea hauta dezakete, orria ulertzen zailagoa edo erabiltzen motelagoa irudituko litzaiekeelako esteka bakoitzean liburuaren izenburu osoa sartuko balitz. Beste batzuek orria izenburu osoa esteka bakoitzaren parte dela ikustea hauta lezakete, esteka bakoitza berez ulergarria izan dadin. Bi taldeetan egon daitezke mota edo larritasun desberdineko ikusmen- edo desgaitasun kognitiboa duten pertsonak, edo nabigatzeko teknika desberdinak erabiltzen dituztenak.
Betetze-irizpide honek laguntzen die zailtasun motorrak dituzten pertsonei interesatzen ez zaizkien estekei jaramonik ez egiten, teklatua erabiltzea saihestuz estekaren edukia bisitatu eta gero aurreko orrira itzultzeko.
Muga kognitiboak dituzten pertsonak ez dira desorientatuko interesatzen ez zaizkien edukietara joan eta etorri etengabe ibiltzeagatik.
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek onura aterako dute jatorrizko orrira itzultzean edukian zeuden lekua ez galtzetik. Pantaila-irakurgailuaren esteka-zerrenda erabilgarriagoa da informazioa aurkitzeko, esteken helburua deskribatzen baita.
Ikono bat eta testua esteka berean sartzen dira
Hautestontzi baten ikonoa eta «Boto Elektronikoaren Batzordea» testua konbinatzen dira esteka bakarra osatzeko.
Liburu-izenburuen zerrenda bat
Liburu-zerrenda bat hiru formatutan dago eskuragarri: HTML, PDF eta mp3 (pertsona bat liburua irakurtzen ari den grabazioa). Liburuaren izenburuaren ondoren formatu bakoitzerako estekak daude. Esteka bakoitzean aurkezten den testua formatu mota baino ez da, baina esteka bakoitzari lotutako testuak izenburua eta formatua barne hartzen ditu; adibidez, «Gulliverren bidaiak, MP3».
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.4.9 Esteken helburua (esteka soilik))
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Esteka-testu labur baten eta luze baten artean aukeratzeko aukera ematea erabiltzaileari, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Esteka baten helburuaren deskribapen osagarri bat ematea, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Estekak semantikoki adieraztea, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)