Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.3.2 - Sekuentzia esanguratsua (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Edukia aurkezten den sekuentziak haren esanahian eragina duenean, irakurketa-sekuentzia zuzena programazio bidez zehaztu daiteke.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaile-aplikazioek edukiaren aurkezpen alternatibo bat eman ahal izatea, haren esanahia ulertzeko behar den irakurketa-ordena gordez. Garrantzitsua da edukiaren zentzuzko sekuentzia bat, gutxienez, programazio bidez zehaztu ahal izatea. Betetze-irizpide hau betetzen ez duen edukiak erabiltzaileak nahas edo desorienta ditzake laguntza-teknologiek edukia ordena okerrean irakurtzen dutenean, edo estilo-orri alternatiboak erabiltzen direnean edo formatuan beste aldaketa batzuk aplikatzen direnean.

Sekuentzia bat esanguratsua da edukiaren ordena ezin bada aldatu haren esanahia aldatu gabe. Adibidez, orriak bi artikulu independente baditu, artikuluen ordena erlatiboak agian ez du eraginik izango haren esanahian, betiere artikuluak elkarren artean tartekatzen ez badira. Egoera horretan, artikulu bakoitzak sekuentzia esanguratsu bat izan dezake, baina artikuluen edukiontziak agian ez du zentzuzko sekuentziarik izango.

Elementu batzuen semantikak definitzen du haien edukia sekuentzia esanguratsu bat den ala ez. Adibidez, HTMLn testuak beti dira zentzuzko sekuentzia bat. Taulak eta zerrenda ordenatuak zentzuzko sekuentziak dira, baina zerrenda ordenatugabeak ez.

Sekuentzia bateko edukiaren ordena ez da beti esanguratsua. Adibidez, web-orri bateko atal nagusiaren eta nabigazio-atalaren ordena erlatiboak ez du eraginik haien esanahian. Programazio bidez zehaztutako irakurketa-sekuentzia batean edozein ordenatan ager daitezke. Beste adibide bat: aldizkari bateko artikulu batek testuaren pasarte batzuk ditu ertzean nabarmenduta. Artikuluaren eta ertzeko testuen ordenak ez du eraginik haien esanahian. Kasu horietan, betetze-irizpidea bete dezaketen hainbat irakurketa-ordena desberdin daude.

1.3.2 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Betetze-irizpide honek edukia ozen irakurtzeko laguntza-teknologiak erabiltzen dituzten pertsonei lagun diezaieke. Jatorrizko aurkezpeneko informazio-sekuentziaren esanahiak berbera izan behar du edukia ahoz aurkezten denean.

1.3.2 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.3.2 Sekuentzia esanguratsua)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)