ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Ohiz kanpoko moduan edo modu mugatuan erabilitako hitz edo esaldien definizio zehatzak identifikatzeko mekanismo bat ematen da, esapide idiomatikoak eta jergak barne.
Desgaitasuna duten pertsona batzuek zailtasunak dituzte hitzen erabilera figuratiboa eta hitz espezializatuen erabilera ulertzeko. Ezinbestekoa da publiko horrek hitz horiek ulertzeko mekanismoak ematea. Publiko ez-espezializatuari zuzendutako eduki espezializatua duten orriek betetze-irizpide hau bete behar dute, A edo AA maila soilik bete nahi badute ere.
Betetze-irizpide honek desgaitasun kognitiboa, hizkuntza-zailtasunak eta ikaskuntza-zailtasunak dituzten pertsona hauei lagun diezaieke:
hitzak deskodetzeko zailtasunak dituztenei
hitzak edo esaldiak ulertzeko zailtasunak dituztenei
testua testuinguruan oinarrituta ulertzeko zailtasunak dituztenei
Ikusmen-arazoak dituzten pertsona hauei ere lagunduko die:
edukiaren tamaina pantaila-handigailu batekin handitzean testuingurua hauteman ezin dutenei
Ohiz kanpoko moduan erabilitako hitz baten definizioa duen testua.
Hiztegien eta beste baliabide batzuen zerrenda edo «kaskada» antolatzea, bilaketak definizio egokiak aurki ditzan, «kaskadan» sartutako beste iturri batzuetako definizioak erakutsi beharrean. («Kaskadak» definizio zuzena aurkitzeko probabilitate handiena duten hiztegiak eta beste erreferentzia-material batzuk zerrendatzen ditu. Horrek definizioak bilatzean jarraitu beharreko ordena kontrolatzen du.)
Definizioak glosarioan sartzea.
WCAG 2.0 jarraibideek «testu» hitza modu zehatz batean erabiltzen dute. Beraz, «testu» hitza WCAG 2.0 jarraibideetan agertzen denean, web-orri berean dagoen glosario batean jasotako «testu» definiziora estekatuta dago.
Hitz baten definizio zehatza orriaren behealdean agertzen da.
Hitzetik dagokion definiziorako barne-esteka ere orriaren barruan ematen da.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.1.3 Ohiz kanpoko hitzak)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
G101: Ohikoa ez den zentzu batekin erabiltzen diren hitzak definitzea, hitza edo esaldia web-orri batean lehen aldiz agertzen denean, honako teknika hauetako bat erabiliz:
G101: Ohikoa ez den zentzu batekin erabiltzen diren hitzak definitzea, hitza edo esaldia web-orri batean agertzen den aldi bakoitzean, honako teknika hauetako bat erabiliz:
G101: Ohikoa ez den zentzu batekin erabiltzen diren hitzak definitzea, hitza edo esaldia web-orri batean agertzen den aldi bakoitzean, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)