Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 3.1.4 - Laburdurak (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Laburduren forma osoa edo esanahia identifikatzeko mekanismo bat ematen da.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da bermatzea erabiltzaileek laburdurek adierazten dituzten hitz osoak eskura izatea.

3.1.4 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

Betetze-irizpide honek pertsona hauei lagun diezaieke:

  • hitzak deskodetzeko zailtasunak dituztenei;

  • pantaila-handigailuen mende daudenei (pantaila-handigailuek testuinguruak ematen dituen laguntzak murritz ditzakete);

  • memoria mugatua dutenei;

  • testuinguruaren laguntzaz edukia ulertzeko zailtasunak dituztenei.

Laburdurek irakurle batzuk nahas ditzakete hainbat arrazoirengatik:

  • Laburdura batzuek ez dute hitz arrunten itxurarik, eta ezin dira hizkuntza bateko ahoskera-arauak erabiliz ahoskatu. Adibidez, «jauna» hitza «jn.» laburtzen da, eta hori ez da euskarazko fonema edo hitz bat. Erabiltzaileak jakin behar du «jn.» «jauna» hitzaren laburdura dela, behar bezala ahoskatu ahal izateko.

  • Batzuetan, laburdura berek esanahi desberdinak dituzte testuinguruaren arabera. Adibidez, gaztelaniaz «c/» «calle» (kalea), «cada» (bakoitza) eta «capítulo» (kapitulua) hitzen laburdura izan daiteke. Erabiltzaileek testuingurua ulertzeko gai izan behar dute laburdurek zer esan nahi duten ulertu ahal izateko.

  • Akronimo batzuk hitz arrunt baten berdin idazten dira, baina modu desberdinean erabiltzen dira. Adibidez, Organización Nacional de Ciegos Españoles erakundearen akronimoa, ONCE, gaztelaniaz 11 zenbakia bezala idazten da, baina modu desberdinean erabiltzen da.

  • Akronimo batzuk hitz arrunt baten berdin ahoskatzen dira, baina modu desberdinean idazten dira. Adibidez, Synchronized Multimedia Integration Language-ren akronimoa, SMIL, ingelesez «smile» (irribarrea) hitzaren berdin ahoskatzen da.

Ikusmen-zailtasunak dituzten pertsona hauei ere laguntzen die:

  • testuaren tamaina pantaila-handigailu batekin handitzean testuingurua hauteman ezin dutenei

3.1.4 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.1.4 Laburdurak)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

A egoera: laburdurak esanahi bakarra badu web-orrian:

B egoera: laburdurak gauza desberdinak esan nahi baditu web-orri berean:

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)