ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Laburduren forma osoa edo esanahia identifikatzeko mekanismo bat ematen da.
Betetze-irizpide honen asmoa da bermatzea erabiltzaileek laburdurek adierazten dituzten hitz osoak eskura izatea.
Betetze-irizpide honek pertsona hauei lagun diezaieke:
hitzak deskodetzeko zailtasunak dituztenei;
pantaila-handigailuen mende daudenei (pantaila-handigailuek testuinguruak ematen dituen laguntzak murritz ditzakete);
memoria mugatua dutenei;
testuinguruaren laguntzaz edukia ulertzeko zailtasunak dituztenei.
Laburdurek irakurle batzuk nahas ditzakete hainbat arrazoirengatik:
Laburdura batzuek ez dute hitz arrunten itxurarik, eta ezin dira hizkuntza bateko ahoskera-arauak erabiliz ahoskatu. Adibidez, «jauna» hitza «jn.» laburtzen da, eta hori ez da euskarazko fonema edo hitz bat. Erabiltzaileak jakin behar du «jn.» «jauna» hitzaren laburdura dela, behar bezala ahoskatu ahal izateko.
Batzuetan, laburdura berek esanahi desberdinak dituzte testuinguruaren arabera. Adibidez, gaztelaniaz «c/» «calle» (kalea), «cada» (bakoitza) eta «capítulo» (kapitulua) hitzen laburdura izan daiteke. Erabiltzaileek testuingurua ulertzeko gai izan behar dute laburdurek zer esan nahi duten ulertu ahal izateko.
Akronimo batzuk hitz arrunt baten berdin idazten dira, baina modu desberdinean erabiltzen dira. Adibidez, Organización Nacional de Ciegos Españoles erakundearen akronimoa, ONCE, gaztelaniaz 11 zenbakia bezala idazten da, baina modu desberdinean erabiltzen da.
Akronimo batzuk hitz arrunt baten berdin ahoskatzen dira, baina modu desberdinean idazten dira. Adibidez, Synchronized Multimedia Integration Language-ren akronimoa, SMIL, ingelesez «smile» (irribarrea) hitzaren berdin ahoskatzen da.
Ikusmen-zailtasunak dituzten pertsona hauei ere laguntzen die:
testuaren tamaina pantaila-handigailu batekin handitzean testuingurua hauteman ezin dutenei
Edukian lehen aldiz agertzen denean forma osoa ematen zaion laburdura bat.
«World Wide Web Consortium» izena erakundearen hasierako orriko lehen izenburu gisa agertzen da. «W3C» laburdura parentesi artean jartzen da izenburu berean.
Hiztegi batean bilatzeko formulario bat.
Webgune batek bilaketa-formulario bat du, lineako akronimo-zerbitzu bat erabiltzen duena. Erabiltzaileek akronimo bat idazten dute, eta formularioak forma oso posibleen zerrenda bat itzultzen du, kontsultatutako iturrietan oinarrituta.
Medikuntzari buruzko webgune bat.
Medikuntzari buruzko webgune batek medikuentzako eta pazienteentzako informazioa ematen du. Webguneak kaskadako hiztegi-multzo bat du; lehenengo, medikuntza-hiztegi oso espezializatu bat dago, eta haren ondoren, publiko orokorrarentzako bigarren medikuntza-hiztegi bat. Kaskadak webgunearen berezkoak diren akronimo eta laburduren zerrenda bat ere badu, eta, azkenik, hiztegi estandar bat ere badago. Zerrendaren amaierako hiztegi estandarrak testuko hitz gehienen definizioak ematen ditu. Medikuntza-hiztegi espezializatuak ohiz kanpoko termino medikoen definizioak ditu. Hiztegi batean baino gehiagotan agertzen diren hitzen definizioak kaskadaren ordenan zerrendatzen dira. Sigla eta laburduren esanahia akronimo eta laburduren zerrendak ematen du.
Laburduren forma osoak.
Laburdura bakoitzaren forma osoa programazio bidez zehatz daitekeen moduan dago eskuragarri. Testua irakurtzen duten erabiltzaile-agenteek forma osoa erabil dezakete laburdura ahoskatzeko. Beste erabiltzaile-agente batzuek forma osoa laburduraren deskribapen gisa edo testuinguruko laguntza gisa jar dezakete.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.1.4 Laburdurak)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
G102: Laburdurek eta siglek zer esan nahi duten azaltzea, laburdura web-orri batean lehen aldiz agertzen denean, honako teknika hauetako bat erabiliz:
G102: Laburdurek eta siglek zer esan nahi duten azaltzea, laburdura web-orri batean agertzen den aldi guztietan, honako teknika hauetako bat erabiliz:
G102: Laburdurek eta siglek zer esan nahi duten azaltzea, laburdurak web-orri batean agertzen diren aldi guztietan, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)