Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.2.2 - Azpitituluak (grabatua) (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Multimedia sinkronizatuko edukian dagoen audio-eduki grabatu guztirako azpitituluak ematen dira, aurkezpena testuaren multimedia-alternatiba denean eta argi eta garbi horrela identifikatuta dagoenean izan ezik.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da gorrek edo entzumen-urritasuna duten pertsonek multimedia-aurkezpen sinkronizatuak ikusi ahal izatea. Azpitituluek irisgarri egiten dute jatorriz soinuen bidez transmititzen den edukiaren zatia. Azpitituluek ez dituzte elkarrizketak bakarrik jasotzen; hizlaria nor den eta soinuen bidez transmititzen den gainerako informazio guztia ere identifikatzen dute, soinu-efektu garrantzitsuak barne.

Jakina da gaur egun zaila izan daitekeela denbora-mugak dituen materialerako azpitituluak ematea, eta horren ondorioz egileak materiala atxiki beharko du azpitituluak eskuragarri egon arte, edo material hori azpititulurik gabe argitaratu beharko du, gorrentzat irisgarria ez dela, gutxienez azpitituluak lortzeko behar den denboran. Etorkizunean, azpititulatzeko tresnek atzerapen horiek laburtu edo ezabatu ahal izango dituzte.

Azpitituluak ez dira beharrezkoak multimedia-aurkezpen sinkronizatua bera orrian testu gisa erakusten den informazioaren aurkezpen alternatibo bat denean. Adibidez, orriko informazioarekin batera testuak berak baino informazio gehiagorik erakusten ez duen multimedia-aurkezpen bat badago (baina arazo kognitiboak, hizkuntza-arazoak edo ikaskuntza-arazoak dituzten pertsonentzat irisgarriagoa dena), orduan ez da azpititulatu beharrik, informazioa orriko testuan edo testu-alternatibetan (adibidez, irudienetan) baitago.

Ikus, halaber, 1.2.4 Azpitituluak (zuzenean) betetze-irizpidea ulertzea.

1.2.2 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Gorrek edo entzumen-galera duten pertsonek multimedia-aurkezpen sinkronizatuetako soinu-informazioa eskura dezakete azpitituluen bidez.

1.2.2 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.2.2 Azpitituluak (grabatua))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)