Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 3.1.6 - Ahoskera (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Hitzen ahoskera zehatza identifikatzeko mekanismo bat ematen da, baldin eta hitz horien esanahia, testuinguruan, anbiguoa bada haien ahoskera ezagutu gabe.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen xedea da itsuei, ikusmen urria dutenei edo irakurtzeko arazoak dituztenei laguntzea edukia ulertzen, esanahia ahoskeraren araberakoa den kasuetan. Askotan, hitzek edo karaktereek esanahi desberdinak izaten dituzte, eta esanahi bakoitzak bere ahoskera du. Hitz edo karaktere horien esanahia, oro har, esaldiaren testuingurutik ondoriozta daiteke. Hala ere, esaldi konplexu edo anbiguoetan, edo hizkuntza jakin batzuetan, ezin da hitz baten esanahia erabat ondorioztatu haren ahoskera zuzena jakin gabe. Pantaila-irakurgailuak gaizki ahoskatutako esaldi bat irakurtzen duenean, zailagoa izan daiteke ulertzea begiz irakurtzen denean baino. Ahoskera ezagutu gabe hitzak anbiguoak edo zehaztugabeak direnean, ahoskera zuzena zein den zehazteko bitartekoak eman behar dira.

Adibidez, ingelesez, heteronimoak modu berean idazten diren baina ahoskera eta esanahi desberdinak dituzten hitzak dira; esate baterako, 'desert' (abandonatu) eta 'desert' (eskualde idorra). Ahoskera zuzena esaldiaren testuingurutik zehaztu badaiteke, ez da beste ezer behar. Ezin bada, ahoskera zuzena zehazteko mekanismoren bat beharko litzateke. Gainera, hizkuntza batzuetan, karaktere jakin batzuk modu desberdinetan ahoska daitezke. Japonieraz, adibidez, badira zenbait karaktere, Han (Kanji) karaktereak kasu, hainbat ahoskera dituztenak. Pantaila-irakurgailuek gaizki ahoska ditzakete, haien ahoskerari buruzko informaziorik ez badute. Gaizki irakurtzen direnean, edukiak ez du zentzurik izango erabiltzaileentzat.

3.1.6 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

Betetze-irizpide honek pertsona hauei lagun diezaieke:

  • hitzak deskodetzeko zailtasunak dituztenei

  • edukia testuinguruan oinarrituta ulertzeko zailtasunak dituztenei

  • hitzak ozen irakurtzen dituzten programak erabiltzen dituztenei

3.1.6 betetze-irizpidearen adibideak

Oharra: Japonierarako, ruby elementua 'reading' erakusteko erabiltzen da, 'pronunciation' erakusteko ordez.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.1.6 Ahoskera)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)