Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 3.1.3 - Ohiz kanpoko hitzak (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Ohiz kanpoko moduan edo modu mugatuan erabilitako hitz edo esaldien definizio zehatzak identifikatzeko mekanismo bat ematen da, esapide idiomatikoak eta jergak barne.

Betetze-irizpide honen helburua

Desgaitasuna duten pertsona batzuek zailtasunak dituzte hitzen erabilera figuratiboa eta hitz espezializatuen erabilera ulertzeko. Ezinbestekoa da publiko horrek hitz horiek ulertzeko mekanismoak ematea. Publiko ez-espezializatuari zuzendutako eduki espezializatua duten orriek betetze-irizpide hau bete behar dute, A edo AA maila soilik bete nahi badute ere.

3.1.3 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

Betetze-irizpide honek desgaitasun kognitiboa, hizkuntza-zailtasunak eta ikaskuntza-zailtasunak dituzten pertsona hauei lagun diezaieke:

  • hitzak deskodetzeko zailtasunak dituztenei

  • hitzak edo esaldiak ulertzeko zailtasunak dituztenei

  • testua testuinguruan oinarrituta ulertzeko zailtasunak dituztenei

Ikusmen-arazoak dituzten pertsona hauei ere lagunduko die:

  • edukiaren tamaina pantaila-handigailu batekin handitzean testuingurua hauteman ezin dutenei

3.1.3 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.1.3 Ohiz kanpoko hitzak)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

A egoera: hitzak edo esaldiak esanahi bakarra badu web-orrian:

B egoera: hitzak edo esaldiak gauza desberdinak esan nahi baditu web-orri berean:

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)