Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.2.7 - Audio-deskribapen hedatua (grabatua) (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Lehen planoko audioaren etenaldiak nahikoak ez direnean audio-deskribapenak bideoaren esanahia transmititu ahal izateko, audio-deskribapen hedatua ematen da multimedia sinkronizatuko edukian dagoen bideo-eduki grabatu guztirako.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da itsuei edo ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonei multimedia-eduki sinkronizaturako sarbide osoagoa ematea, audio-deskribapen estandarrek ematen dutena baino. Hori aurkezpena geldituz eta audio-deskribapen gehigarri bat erantsiz lortzen da. Ondoren, aurkezpenak aurrera jarraitzen du.

Deskribapen gehigarria behar ez dutenentzat ikustea oztopatzen duenez, funtzio hori aktibatzeko eta desaktibatzeko aukera ematen duten teknikak eskaini ohi dira. Bestela, deskribapen gehigarria duten eta ez duten bertsioak eman daitezke.

1.2.7 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Itsuek, pantaila ikus ezin duten ikusmen urriko pertsonek edo gertatzen ari dena bisualki interpretatzeko zailtasuna duten muga kognitiboak dituztenek informazio bisualaren audio-deskribapena erabili ohi dute. Hala ere, elkarrizketa asko dagoenean, audio-deskribapena ez da nahikoa. Audio-deskribapen hedatu batek bideoa ulertzeko behar duten informazio gehigarria eman diezaieke.

1.2.7 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.2.7 Audio-deskribapen hedatua (grabatua))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)