Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.4.5 - Testu-irudiak (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Erabiltzen ari diren teknologiekin nahi den aurkezpen bisuala lor badaiteke, informazioa transmititzeko testua erabiltzen da testu-irudien ordez, kasu hauetan izan ezik:

Oharra: Logotipoak (logo baten edo marka-izen baten parte diren testuak) funtsezkotzat jotzen dira.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da aurkezpen bisual zehatz bat lortzeko gai diren teknologiak erabiltzen dituzten egileak bultzatzea testuaren aurkezpen jakin bat behar duten pertsonek beren beharretara egokitu ahal izan dezaten. Horien artean daude testua tamaina jakin batean, aurreko planoko eta hondoko kolore jakin batzuekin, letra-familia, lerroarteko tarte edo lerrokatze jakin batekin behar duten pertsonak.

Egileak testua erabil badezake efektu bisual bera lortzeko, informazioa testu gisa aurkeztu behar du, irudirik erabili beharrean. Testu-irudi bat erabil daiteke egileak, arrazoiren batengatik, ezin duenean testua erabili efektu bera lortzeko, edo efektua ezin denean modu fidagarrian aurkeztu ohiko erabiltzaile-agenteetan, edo irizpide hau betetzeko teknologia bat erabiltzeak beste irizpide batzuk oztopa ditzakeenean, 1.4.4 adibidez. Horren barruan sartzen dira testuaren aurkezpen jakin bat transmititutako informaziorako funtsezkoa den kasuak, hala nola letra-tipoen laginak, logotipoak, marka-izenak eta abar. Testu-irudiak erabil daitezke oso zabalduta ez dagoen letra-tipo jakin bat erabili behar denean edo egileak letra-tipo horren banaketa-eskubiderik ez duenean, edo testua erabiltzaile-agente guztietan leundua agertuko dela ziurtatzeko.

Testu-irudiak erabil daitezke, halaber, erabiltzaileek irudia beren beharretara pertsonaliza dezaketenean.

Betetze-irizpide hau betetzeko teknikak 1.4.9 betetze-irizpidearenak berak dira, salbu eta egileak erabiltzen dituen teknologiekin aurkezpen bisuala lor badaiteke soilik aplikatu behar direla. 1.4.9 betetze-irizpidearen kasuan, teknika nahikoak erabiltzaileak irteera pertsonaliza dezakeenean soilik aplikatuko lirateke.

 

1.4.5 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Ikusmen urria duten pertsonak (egileak zehaztutako letra-tipoarekin, tamainarekin edo kolorearekin testua irakurtzeko arazoak izan ditzaketenak).

  • Ikusmen-ibilbidean arazoak dituzten pertsonak (egileak zehaztutako lerroartearekin edo lerrokatzearekin testua irakurtzeko arazoak izan ditzaketenak).

  • Irakurketan eragina izan dezaketen urritasun kognitiboak dituzten pertsonak.

1.4.5 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.4.5 Testu-irudiak)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)