Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.2.1 - Denbora doigarria (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Edukiak ezartzen duen denbora-muga bakoitzerako, kasu hauetako bat gutxienez betetzen da:

Oharra: Betetze-irizpide honek laguntzen du erabiltzaileek zeregin bat osatu ahal izan dezaten denbora-muga baten ondorioz edukian edo testuinguruan ustekabeko aldaketarik gertatu gabe. Betetze-irizpide hau 3.2.1 betetze-irizpidearekin batera hartu behar da kontuan; izan ere, hark mugak ezartzen dizkie erabiltzailearen ekintza baten ondorioz edukian edo testuinguruan gertatzen diren aldaketei.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da desgaitasuna duten erabiltzaileek web-edukiarekin elkarreragiteko denbora nahikoa izatea, ahal den guztietan. Itsutasuna, ikusmen urria, trebetasun-arazoak eta muga kognitiboak dituzten pertsonek denbora gehiago behar izan dezakete edukia irakurtzeko edo formularioak betetzea bezalako funtzioak egiteko. Web-funtzioak denboran oinarritzen badira, erabiltzaile batzuei zailagoa egingo zaie eskatutako ekintzak denbora-mugara iritsi aurretik egitea. Horren ondorioz, zerbitzua ez-irisgarria izan daiteke haientzat. Denboraren mende ez dauden funtzioak diseinatzeak lagunduko die desgaitasuna duten pertsonei funtzio horiek behar bezala egiten. Denbora-mugak desgaitzeko, eskuragarri dagoen denboraren iraupena pertsonalizatzeko edo muga iritsi aurretik denbora luzatzeko eskatzeko aukerak emateak lagunduko die zereginak behar bezala osatzeko espero baino denbora gehiago behar dutenei. Aukera horiek erabiltzailearentzat erabilgarrienak diren ordenan zerrendatzen dira. Denbora-mugak desgaitzea hobea da haien iraupena pertsonalizatzea baino, eta hori, aldi berean, hobea da mugara iritsi aurretik denbora gehiago eskatzea baino.

Erabiltzaileak abiarazi gabe denbora-tarte jakin baten ondoren edo erritmo periodiko batean gertatzen den edozein prozesu denbora-mugatzat hartzen da. Horren barruan sartzen dira edukiaren eguneratze partzialak edo osoak (adibidez, orria berriz kargatzea), edukiaren aldaketak edo erabiltzaileak ekintza-eskaera bati erantzuteko aukera ematen duen leiho baten iraungitzea.

Halaber, sartzen da erabiltzailearen irakurtzeko edo interpretatzeko gaitasuna baino erritmo azkarragoan aurrera egiten duen edo eguneratzen den edukia. Beste modu batera esanda, eduki animatuak, mugimenduan dagoenak edo korritzen denak denbora-mugak ezartzen dizkie erabiltzaileen irakurtzeko aukerei.

Kasu batzuetan, ordea, ezin dira denbora-mugak aldatu (adibidez, enkante batean edo denbora errealean garatzen den beste gertaera batean), eta, horregatik, kasu horietarako salbuespenak eskaintzen dira.

Zerbitzariaren denbora-mugei buruzko oharrak

 

2.2.1 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Desgaitasun fisikoa duten pertsonek askotan denbora gehiago behar izaten dute erreakzionatzeko, idazteko eta jarduerak osatzeko. Ikusmen urria duten pertsonek denbora gehiago behar dute pantailako elementuak aurkitzeko eta irakurtzeko. Pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsona itsuek denbora gehiago behar izan dezakete orriaren egitura ulertzeko, informazioa aurkitzeko eta kontrolak erabiltzeko. Muga kognitiboak edo hizkuntza-mugak dituztenek denbora gehiago behar dute irakurtzeko eta ulertzeko. Keinu-hizkuntzan komunikatzen diren pertsona gorrek denbora gehiago behar izan dezakete testu gisa inprimatutako informazioa irakurtzeko (haientzat bigarren hizkuntza izan daiteke).

  • Keinu-hizkuntzako interprete bat soinuzko edukia erabiltzaile gor bati kontatzen ari den egoeretan, denbora-mugen gaineko kontrola ere garrantzitsua da.

  • Irakurketa-zailtasunak, muga kognitiboak eta ikaskuntza-arazoak dituzten pertsonek, informazioa irakurtzeko eta ulertzeko denbora gehiago behar izan dezaketenek, denbora gehigarria izan dezakete edukia pausatuta.

2.2.1 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.2.1 Denbora doigarria)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

A egoera: saioaren denbora-mugak badaude:

B egoera: denbora-muga orriko script batek kontrolatzen badu:

C egoera: irakurtzeko denbora-mugak badaude:

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)