Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.2.4 - Azpitituluak (zuzenean) (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Multimedia sinkronizatuko zuzeneko audio-eduki guztirako azpitituluak ematen dira.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da gorrek edo entzumen-urritasuna duten pertsonek denbora errealeko aurkezpenak ikusi ahal izatea. Azpitituluek audioaren bidez adierazten den edukiaren zatia ematen dute. Azpitituluek ez dituzte elkarrizketak bakarrik jaso behar; hizlaria nor den ere identifikatu behar dute, eta soinu-efektuak eta beste soinu garrantzitsu batzuk nabarmendu.

1.2.4 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Gorrek edo entzumen-galera duten pertsonek multimedia-aurkezpen sinkronizatuetako entzumenezko informazioa eskura dezakete azpitituluen bidez.

1.2.4 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.2.4 Azpitituluak (zuzenean))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Azpitituluak denbora errealeko testu-transkripzioko zerbitzu baten bidez sor daitezke.

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)