Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.4.6 - Izenburuak eta etiketak (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Izenburuek eta etiketek gaia edo helburua deskribatzen dute.

Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaileei laguntzea web-orriek zer informazio duten eta nola dagoen antolatuta ulertzen. Izenburuak argiak eta deskribatzaileak direnean, erabiltzaileek errazago aurki dezakete bilatzen duten informazioa eta ulertu edukiaren zatien arteko erlazioa. Etiketa deskribatzaileek edukiaren barruko osagai zehatzak identifikatzen laguntzen diete erabiltzaileei.

Etiketek eta izenburuek ez dute luzeak izan beharrik. Hitz bat, edo karaktere bakar bat ere, nahikoa izan daiteke, edukia aurkitzeko eta hartan nabigatzeko aztarna egokia ematen badu.

  • Izenburu deskribatzaileak bereziki erabilgarriak dira motelago irakurri behar duten desgaitasuna duten erabiltzaileentzat eta epe laburreko memoria mugatua duten pertsonentzat. Pertsona horiek onura ateratzen dute ataletako izenburuek haien edukia aurreikusteko aukera ematen dutenean.

  • Eskuak erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonek edo eskuak erabiltzean mina dutenek onura aterako dute bilatzen duten edukira iristeko behar diren tekla-sakatzeen kopurua murrizten duten tekniketatik.

  • Betetze-irizpide honek pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsonei laguntzen die, etiketak eta izenburuak esanguratsuak izatea bermatzen baitu testuingurutik kanpo irakurtzen direnean; adibidez, aurkibide batean edo orriaren barruan izenburu batetik bestera jauzi egiten denean.

    Betetze-irizpide honek aldi berean hitz gutxi batzuk baino ikusi ezin dituzten ikusmen urriko erabiltzaileei ere lagun diezaieke.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.4.6 Izenburuak eta etiketak)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Izenburuek eta etiketek softwarez zehazteko modukoak izan behar dute, 1.3.1 betetze-irizpidearen arabera.

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)