Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.4.9 - Testu-irudiak (salbuespenik gabe) (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Testu-irudiak apaingarri huts gisa soilik erabiltzen dira, edo testua aurkezteko modu jakin bat transmititutako informaziorako funtsezkoa denean.

Oharra: Logotipoak (logo baten edo marka-izen baten parte diren testuak) funtsezkotzat jotzen dira.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da testua aurkezteko modu berezi bat behar duten pertsonei testua beren beharretara egokitzeko aukera ematea. Horien artean daude testuak letra-tamaina, aurreko planoko eta hondoko kolore, letra-familia, lerroarte eta lerrokatze jakin batzuekin behar dituzten pertsonak.

Horrek esan nahi du testua haren aurkezpena aldatu ahal izateko moduan inplementatzea, edo erabiltzaileek aurkezpen alternatibo bat hautatu ahal izateko mekanismoren bat ematea. Testu-irudiak erabiltzea da erabiltzaileei irudietan sartutako testuaren aurkezpena aldatzen uzten ez dien inplementazio baten adibidea.

Egoera batzuetan, testua aurkezteko modu jakin bat funtsezkoa da transmititzen duen informaziorako. Horrek esan nahi du informazioa galdu egingo litzatekeela aurkezpen-modu hori gabe. Kasu horietan, ez da eskatzen aurkezpena aldatzeko modurik egotea. Hemen sartzen dira testuaren itxura bisual jakin bat erakusteko balio duten testuak, letra-familia jakin bat adibidez, edo identifikazio gisa erabiltzen diren testuak, hala nola enpresa baten logotipoan sartzen direnak.

Erabilera apaingarria duten testuen kasuan, ez da eskatzen haien aurkezpen-modua aldatzeko aukera ematea.

1.4.9 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Ikusmen urria duten pertsonak (egileak aukeratutako letra-tipoarekin, tamainarekin edo kolorearekin testua irakurtzeko zailtasunak izan ditzaketenak).

  • Testuei bisualki jarraitzeko zailtasunak dituzten pertsonak (egileak zehaztutako lerroartearekin edo lerrokatzearekin testua irakurtzeko arazoak izan ditzaketenak).

  • Irakurketan eragina duten desgaitasun kognitibo mota jakin batzuk dituzten pertsonak.

1.4.9 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.4.9 Testu-irudiak (salbuespenik gabe))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)