Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.2.2 - Pausatu, gelditu, ezkutatu (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Mugimendua edo keinuka duen, korritzen den edo automatikoki eguneratzen den informazioaren kasuan, kasu hauek guztiak betetzen dira: 

1. oharra: Edukiaren keinukarekin edo distirarekin lotutako betekizunetarako, ikus 2.3 jarraibidea.

2. oharra: Irizpide hau betetzen ez duen edozein edukik erabiltzaileak orria oro har erabiltzeko duen gaitasuna oztopa dezakeenez, web-orriko eduki guztiak (beste betetze-irizpide batzuk betetzen dituen ala ez kontuan hartu gabe) irizpide hau bete behar du.

3. oharra: Software baten bidez aldian-aldian eguneratzen den edukiaren kasuan, edo erabiltzaile-agenteari streaming bidez ematen zaionaren kasuan, ez dago pausaren hasieraren eta aurkezpena berrabiarazten denaren artean sortu edo jaso den informazioa gordetzeko edo aurkezteko betebeharrik; izan ere, teknikoki ezinezkoa izan liteke, eta, gainera, askotan okerra edo engainagarria izan liteke hori egitea.

4. oharra: Eduki baten aurrekarga-fase baten edo antzeko egoera baten parte gisa gertatzen den animazio bat funtsezkotzat jo daiteke, baldin eta fase horretan erabiltzaile bati ere ez bazaio elkarreraginik ahalbidetzen, eta aurrerapena ez adierazteak erabiltzaileak nahas baditzake eta edukian akatsen bat gertatu dela sinetsarazi.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen helburua da erabiltzaileen arreta ez desbideratzea web-orri batekin elkarreragiten ari diren bitartean.

'Mugimendua, keinuka eta korritzea' duen edukia ikusgai dagoen edukian mugimendu-sentsazioa dakarrena da. Adibide ohikoenak dira mugimendua duten irudiak, multimedia-aurkezpenak, animazioak, denbora errealeko jokoak eta kotizazio-markesinak. 'Eguneratze automatikoa' aurrez zehaztutako denbora-tarte batean oinarrituta eguneratzen edo desagertzen den edukiari dagokio. Denboran oinarritutako eduki ohikoenen artean daude audioa, automatikoki eguneratzen den eguraldiari buruzko informazioa, albisteak, akzioen prezioa, eta berez aurrera egiten duten aurkezpenak eta mezuak. Mugimendua, keinuka eta korritzea duen edukiaren eta eguneratze automatikoa duen edukiaren betekizunak berberak dira, salbuespen hauekin:

Mugitzen edo eguneratzen den edukia oztopo izan daiteke testu estatikoak azkar irakurtzeko zailtasunak dituen edonorentzat, bai eta mugimenduan dauden objektuei jarraitzeko arazoak dituztenentzat ere. Pantaila-irakurgailuei ere arazoak sor diezazkieke.

Mugimenduan dagoen edukia distrakzio larria izan daiteke pertsona batzuentzat. Talde batzuek, bereziki arreta-nahasmenduak dituztenek, keinuka egiten duen edukia distragarritzat dute, eta orriaren beste zati batzuetan kontzentratzea zailtzen die. Bost segundoko muga aukeratu zen erabiltzailearen arreta erakartzeko adina denbora delako, baina ez hain luzea, ezen erabiltzaileak ezin baitu itxaron distrakzioa amaitu arte orria erabiltzeko.

Pausatutako edukia denbora errealean berrabiaraz daiteke, edo erabiltzaileak utzi zuen aurkezpen-puntutik erreproduzitzen jarraitu.

  1. Pausatzea eta erabiltzaileak utzi zuen lekutik berrabiaraztea hobea da edukia irakurtzeko pausa egin nahi duten erabiltzaileentzat, eta hobeto funtzionatzen du edukia denbora errealeko gertaera edo egoera batekin lotuta ez dagoenean.

     

  2. Pausatzea eta uneko pantailara jauzi egitea (pausa kentzean) hobea da berez denbora errealekoa edo 'egoerakoa' den informaziorako. Adibidez, eguraldi-radar batek, merkatu-adierazle batek, trafiko-kamera batek edo enkante bateko denbora-kontagailu batek informazio engainagarria aurkeztuko dute, pausatzeak eragiten badu edukia berrabiaraztean informazio zaharkitua erakustea.

    Oharra: Edukia ezkutatzeak pausatzearen eta uneko pantailara jauzi egitearen (pausa kentzean) emaitza bera izango luke.

Oharra: 'Keinuka egin' eta 'distira egin' terminoek eduki berari erreferentzia egin diezaiokete batzuetan.

  • 'Keinuka egin' distrakzio-arazo bat eragiten duen edukiari dagokio. Keinuka denbora laburrez onar daiteke, betiere gelditzen bada (edo geldi badaiteke)

  • 'Distira egin' krisi bat, espasmo bat edo konbultsio bat eragin dezakeen edukiari dagokio (segundoko 3 aldiz baino gehiagotan gertatzen bada eta nahikoa handia eta distiratsua bada). Hori ezin da onartu segundo batez ere, krisi bat eragin baitezake. Eta distira gelditzea ere ez da aukera bat, konbultsioa hain azkar gerta baitaiteke, ezen erabiltzaile gehienek ezingo bailukete itzali.

  • Keinuka normalean ez da gertatzen segundoko 3 aldiz edo gehiagoko abiaduran, baina posible da. Keinuka segundoko 3 aldiz baino azkarrago gertatzen bada, distiratzat ere hartuko litzateke.

2.2.2 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Bost segundoren ondoren keinuka egiteari uzten dioten edukiak emateak edo erabiltzaileak keinuka gelditu ahal izateko mekanismoak emateak desgaitasun mota jakin batzuk dituzten pertsonei web-orriarekin elkarreragiteko aukera ematen die.

  • Keinuka egiten duen edukiaren erabileretako bat bisitariaren arreta erakartzea da. Ikusmena duten erabiltzaileentzat teknika eraginkorra den arren, arazo bat izan daiteke beste batzuentzat iraunkorra denean. Talde batzuentzat, alfabetatze-maila baxua, adimen- eta irakurketa-zailtasunak eta arreta-defizita dituzten pertsonentzat barne, keinuka egiten duen edukiak zaildu edo ezinezko bihur dezake orriaren gainerakoarekin elkarreragitea.

2.2.2 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.2.2 Pausatu, gelditu, ezkutatu)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)