ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Multimedia sinkronizatuko zuzeneko audio-eduki guztirako azpitituluak ematen dira.
Betetze-irizpide honen asmoa da gorrek edo entzumen-urritasuna duten pertsonek denbora errealeko aurkezpenak ikusi ahal izatea. Azpitituluek audioaren bidez adierazten den edukiaren zatia ematen dute. Azpitituluek ez dituzte elkarrizketak bakarrik jaso behar; hizlaria nor den ere identifikatu behar dute, eta soinu-efektuak eta beste soinu garrantzitsu batzuk nabarmendu.
Gorrek edo entzumen-galera duten pertsonek multimedia-aurkezpen sinkronizatuetako entzumenezko informazioa eskura dezakete azpitituluen bidez.
Webcast bat
Albiste-agentzia batek zuzeneko webcast azpititulatu bat eskaintzen du.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.2.4 Azpitituluak (zuzenean))
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
G9: Zuzeneko emanaldiak denbora errealean azpititulatzea ETA G87: Aktibatu eta desaktibatu daitezkeen azpitituluak gehitzea, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)