Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.2.9 - Audioa soilik (zuzenean) (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Denboraren araberako multimediarako alternatiba bat ematen da, eta alternatiba horrek zuzeneko audioa soilik duen edukiaren informazio baliokidea aurkezten du

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da zuzenean transmititzen den audioaren informazioa (bideokonferentzia batean, zuzeneko hitzaldietan eta irrati-emankizunetan bezala) irisgarria izatea testu-alternatiba bat erabiliz. Aldibereko azpititulazio-zerbitzu bati esker, audioa irisgarria izango da gorrentzat, entzumen-zailtasunak dituztenentzat edo arrazoiren batengatik audioa entzun ezin dutenentzat. Zerbitzu hori giza operadore batek ematen du: esaten dena entzuten du eta teklatu berezi bat erabiltzen du testua idazteko, atzerapen txiki batekin besterik ez. Zerbitzu hori erabiliz, zuzeneko gertaera bat zehaztasun handiz jaso daiteke, eta gertaera ulertzeko funtsezkoa den edozein soinuri buruzko oharrak ere txerta daitezke. Batzuetan, transkripzioa gidoi bati jarraituz egiten da, baina hobe da aldibereko azpititulazio-zerbitzu bat, audioaren erritmo berean doalako eta jatorrizko gidoian gertatzen den edozein aldaketatara egoki daitekeelako.

Zeregin horretarako prestatu gabeko operadoreak erabiltzen badira, edo audioan benetan gertatzen denetik gehiegi aldentzen diren transkripzioak ematen badira, orduan betetze-irizpide hau ez da betetzat jotzen.

1.2.9 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.2.9 Audioa soilik (zuzenean))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)