Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 1.3.3 - Ezaugarri sentsorialak (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Edukia ulertzeko eta erabiltzeko ematen diren argibideak ez daude soilik osagaien ezaugarri sentsorialen mende, hala nola haien forma, tamaina, kokapen bisuala, orientazioa edo soinua. (A maila)

Oharra: Koloreari lotutako betekizunetarako, ikus 1.4 jarraibidea.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaile guztiek edukia erabiltzeko ematen diren argibideak ulertu ahal izatea, formak eta tamaina hauteman ezin dituztenean edo edukiaren kokapen espaziala edo orientazioa antzeman ezin dutenean ere. Eduki batzuk objektuen forma edo posizioa ezagutzearen mende daude, eta datu horiek ezin dira edukiaren egituratik bertatik ondorioztatu (adibidez, 'botoi biribila' edo 'eskuineko botoia'). Desgaitasuna duten erabiltzaile batzuek ezin dute edukiaren forma edo posizioa hauteman, erabiltzen dituzten laguntza-teknologien ezaugarriengatik. Betetze-irizpide honek eskatzen du mota horretako informazioaren mende dagoen guztia argitzeko behar den informazio gehigarria ematea.

Hala ere, formak eta/edo kokapena erabiliz informazioa ematea metodo eraginkorra da erabiltzaile askorentzat, muga kognitiboak dituztenentzat barne. Irizpide honek ez du mota horretako laguntzen erabilera eragotzi behar, betiere informazioa beste modu batzuetan ere ematen bada.

Hizkuntza batzuetan, 'goian' testuaren puntu horren aurreko edukiari dagokiola ulertzen da, eta 'behean', puntu horren ondoren datorren edukiari. Hizkuntza horietan, aipatzen den edukia irakurketa-ordena egokian kokatuta badago eta erreferentzia anbiguoa ez bada, 'aukeratu beheko esteketako bat' edo 'goiko guztiak' bezalako esaldiek betetze-irizpide hau beteko dute.

1.3.3 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Baliteke itsuek edo ikusmen urria duten pertsonek elementuen formaren eta/edo kokapenaren bidez transmititzen den informazioa ulertu ezin izatea. Formaz eta kokapenaz gain informazio gehigarria emanez gero, informazio guztia ulertu ahal izango dute.

1.3.3 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.3.3 Ezaugarri sentsorialak)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)