ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Erabiltzaileei ohartarazten zaie denbora jakin batean jarduerarik ez izateak datuak galtzea eragin dezakeela, salbu eta datuak 20 ordu baino gehiagoz gordetzen badira erabiltzaileak ezer egin gabe.
Betetze-irizpide honen helburua da, tenporizadore bat erabiltzen denean, erabiltzaileek jakitea zenbat denborako jarduerarik ezak eragingo duen orriaren denbora agortzea eta datuak galtzea. Denboratutako gertaerak erabiltzeak oztopo handiak sor diezazkieke desgaitasun kognitiboak dituzten erabiltzaileei, erabiltzaile horiek denbora gehiago behar izan baitezakete edukia irakurtzeko edo funtzioak betetzeko, hala nola lineako formulario bat betetzeko.
Lineako prozesu bat egiten ari den bitartean, hala nola hotel-gela bat erreserbatzen edo hegazkin-txartel bat erosten, desgaitasun kognitiboa duen erabiltzaile bat gainezka senti daiteke argibide luzeekin eta prozesua osatzeko eskatzen diren datuekin. Baliteke erabiltzaileak prozesua behin batean osatu ezin izatea eta atseden bat hartu behar izatea. Erabiltzaileek prozesu bat utzi ahal izan behar dute prozesuaren barruan duten uneko posizioa galdu gabe eta dagoeneko sartu duten informazioa galdu gabe. Erabiltzaileek ezin badute atseden bat hartu eta beren lana berrikusi, askotan ez dira gai izango zeregin bat behar bezala osatzeko.
Betetze-irizpide honek 2.2.1 betetze-irizpidearekin Denbora doigarria batera funtzionatzen du, baina zehazki erabiltzailearen jarduerarik ezari lotutako itxaron-denboren jakinarazpenean jartzen du arreta.
Betetze-irizpide hau betetzeko modurik onena erabiltzailearen datuak gutxienez 20 orduz gordetzea da. Horri esker, desgaitasunak dituzten erabiltzaileek eta adinekoek zeregin bat hasi eta amaitu dezakete, behar bezainbeste atseden hartuz. Hala ere, erabiltzailearen datuak gordetzea praktikoa ez denean, egileak erabiltzaileari ohartarazi behar dio zenbat denborako jarduerarik ezak eragingo duen itxaron-denbora agortzea. Itxaron-denborak behin erakutsi behar zaizkio erabiltzaileari, lotutako zereginaren edo prozesuaren hasieran, eta ez urrats bakoitzean.
Betetze-irizpide hau eduki-hornitzaileak ezagutzen edo kontrolatzen dituen itxaron-denborei bakarrik aplikatzen zaie. Adibidez, erabiltzaileak web-nabigatzaile bat edo gailu bat ixten badu eta oraindik bidali gabeko orri ireki bateko edukia galtzen badu, ez da betetze-irizpidea urratu.
Betetze-irizpide honek erabiltzaileei laguntzen die, jarduerarik ezari lotutako itxaron-denboren berri ematen zaiela bermatuz.
Erabiltzaile batek zeregin bat osatzeko zenbat denbora duen dakienean, jakingo du behar duen atseden bat har dezakeen eta bere lanari berriro ekin diezaiokeen hasieratik hasi beharrik gabe. Horri esker, erabiltzaile askok bestela egin ezingo lituzketen lineako zereginak osa ditzakete. Itxaron-denbora bat beharrezkoa den egoeraren bat badago, zereginaren hasieran ohartarazten zaio erabiltzaileari zenbat denborako jarduerarik ezak eragingo lukeen itxaron-denbora agortzea. Orduan, erabiltzaileak erabaki dezake emandako denboran zeregin hori kudeatu dezakeen ala ez, edo prozesu bati ekin aurretik materialak prestatu behar dituen. Horrek murriztu egingo du itxaron-denbora agortzeagatik lana galtzeak sortzen duen frustrazioa.
Betetze-irizpide honek hainbat desgaitasun kognitibo dituzten pertsonei laguntzen die, besteak beste, honako hauek dituztenei:
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.2.6 Denbora-mugak)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)