ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Web-orriek beren gaia edo helburua deskribatzen duten izenburuak dituzte.
Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaileei edukia aurkitzen eta hartan orientatzen laguntzea, web-orri bakoitzak izenburu deskribatzaile bat duela bermatuz. Izenburuek uneko kokapena adierazten dute, erabiltzaileari orriko edukia irakurtzeko edo interpretatzeko eskatu gabe. Izenburua webgune-mapetan edo bilaketa-emaitzen zerrenda batean agertzen denean, erabiltzaileek azkarrago identifika dezakete behar duten edukia. Erabiltzaile-agenteek orriaren izenburua eskura errazean jartzen dute, erabiltzaileak orria identifika dezan. Adibidez, programa batek leihoaren izenburu-barran edo orria duen fitxaren izen gisa erakuts dezake.
Irizpide honek erabiltzaile guztiei egiten die mesede, web-orrian dagoen informazioa beren beharretarako garrantzitsua den ala ez bizkor eta erraz identifikatzeko aukera ematen baitie.
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek onura ateratzen dute edukia bereizteko aukeratik, hainbat web-orri aldi berean irekita dituztenean.
Zailtasun kognitiboak, epe laburreko memoria-gaitasun mugatua eta irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek ere onura ateratzen dute edukia bere izenburuaren bidez identifikatzeko aukeratik.
Irizpide honek mugikortasun oso murriztua duten pertsonei ere egiten die mesede, web-orrietan nabigatzean audioan oinarritzen baitira.
HTML orri bat
HTML orri baten izenburu deskribatzailea <title> elementuarekin markatzen da.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.4.2 Orriaren izenburua)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
G88: Orri bakoitzari hura deskribatzen duen izenburu bat ematea ETA web-orri bati izenburu bat lotzea, honako teknika hauetako bat erabiliz:
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)