Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.4.8 - Kokapena (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Web-orri multzo baten barruan erabiltzailearen kokapenari buruzko informazioa ematen da.

Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaileari web-orri multzo, webgune edo web-aplikazio baten barruan orientatzeko modu bat ematea, eta lotutako informazioa aurkitzeko aukera ematea.

  • Betetze-irizpide hau erabilgarria da arreta-tarte laburrak dituzten eta web-orri batean urrats-sorta luze bati jarraitzen saiatzean nahasten diren pertsonentzat. Era berean, erabilgarria da erabiltzaile batek esteka bati jarraituz web-orri multzo baten barruan dagoen orri batera zuzenean iristen denean eta webgunean nabigatu behar duenean edukia ulertzeko edo lotutako informazio gehiago aurkitzeko.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.4.8 Kokapena)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)