ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Erabiltzaileak etenaldiak atzeratu edo kendu ditzake, etenaldiek larrialdi bat dakartenean izan ezik.
Betetze-irizpide honen asmoa da erabiltzaileei egilearen edo zerbitzariaren eguneratzeak desaktibatzeko aukera ematea, larrialdietan izan ezik. Larrialdien artean egon daitezke babes zibileko larrialdi-alertak edo osasunerako, segurtasunerako edo jabetzarako arriskuez ohartarazten duen beste edozein mezu, datu-galera, konexio-galera eta abar barne.
Horrela, muga kognitiboak edo arreta-nahasmenduak dituzten pertsonei irisgarritasuna ematen zaie, edukian kontzentratzeko aukera ematen baitzaie. Halaber, erabiltzaile itsuei edo ikusmen urria dutenei irakurtzen ari diren edukian arreta mantentzeko aukera ematen die.
Arreta-defizita duten pertsonek edukian kontzentra daitezke, distrakziorik jasan gabe.
Ikusmen urria duten edo pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsonei ez zaie edukia automatikoki eguneratuko irakurtzen ari diren bitartean (horrek etenak edo gaizki-ulertuak sor ditzake, gai batean irakurtzen hasi eta beste batean amaitzen badute).
1. adibidea. Erabiltzailearen hobespenen konfigurazioa
Web-atari bateko hobespenen orriak eguneratze eta alerta guztiak uneko saioa amaitu arte atzeratzeko aukera bat du, larrialdiekin lotutako alertak salbu.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.2.4 Etenaldiak)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)