ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Hondoko soinu baxua edo soinurik ez: Audioa soilik den eduki grabatuaren kasuan, baldin eta (1) aurreko planoan hizketa badu, (2) soinuzko CAPTCHA bat edo audio-logo bat ez bada, eta (3) adierazpen musikal gisa balio izatea helburu nagusi duen bokalizazio bat ez bada (kantua edo rapa, adibidez), kasu hauetako bat gutxienez betetzen da:
Hondoko soinurik ez: Audioak ez du hondoko soinurik.
Itzaltzea: Hondoko soinuak itzal daitezke.
20 dB: Hondoko soinuak aurreko planoko hizketa baino gutxienez 20 dezibel baxuagoak dira, segundo bat edo bi baino irauten ez duten noizbehinkako soinuak salbu.
Oharra: 'Dezibel' terminoaren definizioa dela eta, betekizun hau betetzen duen hondoko soinua gutxi gorabehera lau aldiz isilagoa da hizketa nagusia baino.
Betetze-irizpide honen asmoa da hizketa ez diren soinu guztiak nahikoa baxuak izatea, entzumen-zailtasunak dituen erabiltzaile batek hizketa hondoko soinuetatik edo beste zarata batzuetatik bereizi ahal izan dezan.
20 dB-eko balioa aukeratu zen entzumenerako laguntza-sistema nagusietan (ALS) oinarrituta: Berrikuspena eta gomendioak [LAALS] eta telefono digitalek audiofonoetan sortzen dituzten interferentzien neurketak [HEARING-AID-INT]
Entzumen-zailtasunak dituzten pertsonek askotan zailtasun handiak izaten dituzte ahozko hizketa hondoko soinuetatik bereizteko.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.4.7 Hondoko soinu baxua edo soinurik ez)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)