Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.1

Irizpidea 1.4.12 - Testuaren tartea (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Edukia honela formateatzeko aukera ematen duen markaketa-lengoaia batekin inplementatutako edukian, ez da edukirik edo funtzionaltasunik galtzen propietate hauek aldatzen badira, beste estilorik ukitu beharrik gabe:

Salbuespenak: propietate horietakoren bat erabiltzen ez duten giza hizkuntzek eta programazioek irizpidea bete dezakete hizkuntzaren eta programazioaren konbinazio horretarako dauden propietateak soilik erabiliz

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen helburua da bermatzea, pertsonek egileak zehaztutako testu-tartea gainidazten dutenean beren irakurketa-esperientzia hobetzeko, edukia irakurgarria eta erabilgarria izaten jarraitzen duela. Irizpidearen lau bulletetan ezarritako betekizun bakoitzak laguntzen du bermatzen testuaren estiloa erabiltzailearen beharren arabera egokitu daitekeela.

Zehaztutako neurriek gutxieneko oinarri bat ezartzen dute. Egilearen neurrien eta irizpide honetan zehaztutako neurrien arteko tarteko balioekin ez da edukirik edo funtzionaltasunik galdu behar.

Irizpide hau edukiak lerroen, hitzen, letren eta paragrafoen arteko tartea handitzeari egokitzeko duen gaitasunean oinarritzen da. Horien edozein konbinaziok lagun diezaioke erabiltzaile bati testua eraginkortasunez irakurtzen. Gainera, erabiltzaileek egilearen tarte-ezarpenak gainidazten dituztenean edukia behar bezala egokitzen dela bermatzeak nabarmen handitzen du erabiltzaileak beste estilo-hobespen batzuk ezartzeko aukera ere. Adibidez, baliteke erabiltzaile batek egileak ezarritakoa baino letra-familia zabalagoa behar izatea testua eraginkortasunez irakurtzeko.

Egilearen erantzukizuna

Betetze-irizpide  honek ez du agintzen egileek beren eduki guztia zehaztutako neurriekin ezarri behar dutenik. Aitzitik, zehazten du egilearen edukia neurri horietara eraman daitekeela edukirik edo funtzionaltasunik galdu gabe. Egilearen betekizuna bikoitza da: erabiltzaileak egilearen ezarpenak gainidazteko duen gaitasuna ez oztopatzea, eta horrela aldatutako edukia ez hondatzea «Tartea gainidazten ez uztearen ondorioak» ataleko 1.etik 3.era bitarteko irudietan erakusten diren moduetan. Irizpideko balioak oinarri bat dira. Egileak zehaztutako balioak gainditzera animatzen dira, ez goiko muga gisa ikustera. Erabiltzaileak zehaztutako neurrietatik haratago joatea erabakitzen badu, ondorioz gertatzen den edukiaren edo funtzionaltasunaren galera oro erabiltzailearen erantzukizuna da.

Gainera, irizpide honek ez dio erreparatzen erabiltzaileek lerro-altueraren eta tartearen neurriak nola aldatzen dituzten. Ez du eskatzen edukiak bere mekanismoak inplementatzea erabiltzaileek hori egin dezaten. Ez da edukiaren akatsa erabiltzaile-agente edo plataforma batek erabiltzaileei hori egiteko modurik ematen ez badie. Edukiak ez du irizpide hau betetzeari uzten erabiltzaileak aukeratutako metodoak (adibidez, luzapen edo laster-marka bat erabiltzeak) ez baditu behar bezala ezartzen edukian lerro-altuerako eta tarteko testu-propietateak (betiere edukia propietateak gehitzea aktiboki eta nahita eragozten ari ez bada).

 

Aplikagarritasuna

Markaketan oinarritutako teknologiek testua betetze-irizpidearen neurrietara gainidazteko aukera ematen badute, irizpide hau aplikagarria da. Adibidez, HTML/CSS teknologiek zehaztutako tarte-neurriak ahalbidetzen dituzte. Pluginen teknologiek estiloak zehaztutako neurrietara aldatzeko gaitasun integratua izan beharko lukete. Gaur egun, irizpide hau ez zaio PDFari aplikatzen, ez baitago markaketa erabiliz inplementatuta.

Estilo-propietateek normalean eragiten ez dioten eta egokitzea espero ez den testuaren adibideak hauek dira:

Irizpide honen ondorioetarako, canvas elementuan (oihalean) inplementatutako testua testu-irudi gisa hartzen da.

Erabiltzailearen erantzukizuna

Gainidatzitako tarte-ezarpenak irakurtzeko eta haietatik esanahia ateratzeko gaitasuna erabiltzailearen esku dago. Erabiltzaileak irizpidean zehaztutako tarte-ezarpenak gainditzea aukera dezake. Tartea handitzeak edukia edo funtzionaltasuna galtzea eragiten badu, erabiltzaileak tartea doituko du edo egilearen jatorrizko tartera edo irizpidearen mugen barruko tarte batera itzuliko da. Edonola ere, erabiltzaileak malgutasuna behar du irizpidean ezarritako mugen barruan tartea doitzeko, edukirik edo funtzionaltasunik galdu gabe. Aldaketa horiek erabiltzailearen estilo-orrien, laster-marken, luzapenen edo aplikazioen bidez egin daitezke.

Tartea gainidazten ez uztearen ondorioak

Hurrengo irudietan, egileek kontuan hartzen ez dutenean erabiltzaileek tartea betetze-irizpide honetan zehaztutako neurrietara gainidatz dezaketela, gertatzen diren akats mota batzuk erakusten dira.

Testu moztua

Izenburu batean «Zure beharrak» hitzen beheko aldea moztuta dago, eta horrek testu hori irakurtezin bihurtzen du 1. irudian. Honela irakurri beharko litzateke: «Aplikazio mugikorreko zerbitzu bat eskaintzen dugu zure beharrak asetzeko».

 

1. irudia: akats-arazo bat erakusten du, izenburuko testua bertikalki mozten baita, eta testuaren zati bat irakurtezin geratzen da.

Bertikalki moztutako izenburu-testua.

 

Testua gainjartzea

3. irudian, «Taldeen eta programen ekarpenak bilatzen dituzten teknologoak» izenburuko azken hitzak («Taldeen eta programen») hurrengo esaldiaren gainean jartzen dira. Esaldi horrek honela esan beharko luke: «Ideiak eta interesguneak partekatzera gonbidatuta zaude, talde edo programa baten ikuspegitik teknologia integratzearekin lotuta». Baina «Ideiak partekatzera gonbidatuta zaude» hitzak ilunduta daude, eta ezin dira irakurri.

Izenburuko testua paragrafoko testuaren zati baten gainean jartzen da.

1.4.12 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

 

1.4.12 betetze-irizpidearen adibideak

Tartea irizpidearen neurriak betetzeko gainidazten denean:

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.4.12 Testuaren tartea)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)