Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.1.2 - Teklatu-fokuarentzako tranparik ez (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Fokua orriko osagai batera teklatu-interfaze baten bidez eraman badaiteke, fokua osagai horretatik teklatu-interfazea soilik erabiliz atera daiteke, eta gezi-teklak edo tabulazio-teklak baino zerbait gehiago behar bada, fokua mugitzeko metodo egokiaren berri ematen zaio erabiltzaileari. 

Oharra: Irizpide hau betetzen ez duen edozein edukik erabiltzaileak orria osorik erabiltzeko duen gaitasuna oztopa dezakeenez, web-orriko eduki guztiak (beste betetze-irizpide batzuk betetzen dituen ala ez kontuan hartu gabe) irizpide hau bete behar du.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da ziurtatzea edukiak ez duela teklatu-fokua 'harrapatzen' web-orri bateko edukiaren ataletan. Arazo hori ohikoa da orri batean formatu anitz konbinatzen direnean eta osagarriek edo txertatutako aplikazioek prozesatzen dituztenean.

Baliteke web-orriaren funtzionaltasunak fokua edukiaren azpiatal batera mugatzea uneren batean, betiere erabiltzaileak badaki egoera horretatik nola irten eta fokua nola 'askatu'.

2.1.2 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

  • Weba erabiltzeko teklatuaren edo teklatu-interfaze baten mende dauden pertsonak, pertsona itsuak eta zailtasun fisikoak dituztenak barne.

2.1.2 betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.1.2 Teklatu-fokuarentzako tranparik ez)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)