Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.1

Irizpidea 2.5.4 - Mugimendu bidezko aktibazioa (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Gailuaren edo erabiltzailearen mugimenduarekin erabil daitezkeen funtzionaltasunak erabiltzaile-interfazeko osagaien bidez ere erabil daitezke, eta mugimenduari emandako erantzuna desgaitu egin daiteke nahi gabeko aktibazioa saihesteko.

Salbuespenak:

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen asmoa da bermatzea gailu baten mugimenduaren bidez (adibidez, astinduz edo inklinatuz) edo gailuari egindako keinuen bidez (kamera bat bezalako sentsoreek keinuak jaso eta interpreta ditzaten) aktibatzen diren funtzioak erabiltzaile-interfazeko osagai ohikoagoen bidez ere erabil daitezkeela.

Oharra: Irizpide hau mugimenduei zuzenean erantzuten dieten sentsoreen bidezko sarrerari buruzkoa da, hala nola gailu baten keinuei, inklinazioei edo astinduei. Ez ditu barne hartzen erabiltzaileek espazioan egiten dituzten mugimenduak, geokokapen-sentsoreek edo balizek erregistratuak, ezta gailuak hautematen dituen eta erabiltzailearen nahitako keinuak ez diren gertaerak ere. Ez du barne hartzen teklatu, erakusle edo laguntza-teknologia bat erabiltzeari lotutako ustekabeko mugimendua ere.

Gailuek sarrera gisa jardun dezaketen sentsoreak izaten dituzte askotan, hala nola telefono edo tableta bateko azelerometroa eta giroskopioa. Sentsore horiei esker, erabiltzaileak zerbait kontrola dezake orientazioa aldatuz edo gailua modu jakin batzuetan mugituz, besterik gabe. Beste egoera batzuetan, web-edukiak erabiltzailearen keinuak interpreta ditzake kameraren edo beste sentsore batzuen bidez, funtzioak aktibatzeko. Adibidez, gailua astintzeak «Desegin» agindu bat eman dezake, edo eskuaren mugimendu leun bat erabil daiteke orri-segida batean aurrera edo atzera egiteko. Desgaitasunak dituzten erabiltzaile batzuek ezin dituzte gailuaren sentsore horiek erabili (batere ez, edo ez behar besteko zehaztasunez), gailua euskarri finko batean dagoelako (gurpil-aulki batean, adibidez) edo desgaitasun motorrengatik. Beraz, mugimenduaren bidez eskaintzen den funtzionaltasunak beste mekanismo baten bidez ere eskuragarri egon behar du.

Gainera, erabiltzaile batzuek nahi gabe aktiba ditzakete sentsoreak dardarengatik edo beste desgaitasun motor batzuengatik. Erabiltzaileak mugimendu bidezko aktibazioa desaktibatzeko gaitasuna izan behar du, funtzioak nahi gabe aktibatzea saihesteko. Aplikazioek betekizun hori bete dezakete erabiltzaileari mugimenduaren detekzioa sistema-mailan desaktibatzeko aukera ematen dioten sistema eragilearen ezarpenak onartuz.

Salbuespen bat dago mugimendua funtziorako funtsezkoa denean edo mugimendurik edo keinurik ez erabiltzeak jarduera baliogabetuko lukeenean. Aplikazio batzuk gailuaren sentsoreen datuak erabiltzeko sortuak dira berariaz. Betekizun horretatik salbuetsitako edukiaren adibide bat pausoak zenbatzeko gailuaren mugimenduaren mende dagoen pedometroa da.

2.5.4 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

2.5.4  betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.5.4 Mugimendu bidezko aktibazioa)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)