Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.1

Irizpidea 1.3.6 - Helburua identifikatzea (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Markaketa-lengoaiekin inplementatutako edukietan, erabiltzaile-interfazeko osagaien, ikonoen eta eskualdeen helburua programazio bidez zehaztu daiteke.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen helburua da bermatzea orri bateko elementu askoren helburua programatikoki zehaztu daitekeela, erabiltzaile-agenteek helburu hori atera eta erabiltzaileei modalitate desberdinak erabiliz aurkez diezaieten.

Hiztegi mugatua duten erabiltzaile askok termino edo ikur ezagunak behar dituzte weba erabiltzeko. Hala ere, erabiltzaile batentzat ezaguna dena agian ez da ezaguna beste batentzat. Egileek helburua adierazten dutenean, erabiltzaileek pertsonalizazioa eta erabiltzailearen hobespenak balia ditzakete beraientzat ezaguna den ikur edo hiztegi multzo bat kargatzeko.

Betetze-irizpide honek eskatzen du egileak programatikoki lotzea ikonoen, eskualdeen eta osagaien (botoiak, estekak eta eremuak, adibidez) helburua, erabiltzaile-agenteek bakoitzaren helburua zehaztu eta adierazleak edo terminologia egokitu ditzaten, erabiltzailearentzat ulergarriak izan daitezen. Testuinguru hori ematen duten semantika edo metadatuak gehituz lortzen da. Rolen informazioa gehitzearen antzekoa da (4.1.2 irizpideak eskatzen duen bezala), baina erabiltzaile-interfazeko osagaia zer den (irudi bat, adibidez) adierazten duen informazioa eman beharrean, osagaiak zer adierazten duen (hasierako orrirako esteka bat, adibidez) azaltzen duen informazioa ematen du.

Orriko eskualdeak identifikatzeak aukera ematen die pertsonei beren erabiltzaile-agentearekin eskualdeak kentzeko edo nabarmentzeko.

Hitz egiten ez duten pertsonentzako produktuek sarritan ikurrak erabiltzen dituzte erabiltzaileei komunikatzen laguntzeko. Ikur horiek, izatez, pertsona horien hizkuntza dira. Zoritxarrez, ikur horietako asko egile-eskubideen mende daude eta ez dira elkarreragingarriak. Horrek esan nahi du azken erabiltzaileek gailu bakarra erabil dezaketela eta ezin dutela erabili enpresa bakar batek sortu ez dituen edukirik, aplikaziorik edo laguntza-teknologiarik.

Betetze-irizpide honi esker, ikurrak elkarreragingarriak izan daitezke, eta ikurren erabiltzaileek enpresa bakar batek sortu ez dituen eduki desberdinak uler ditzakete. Erabiltzaileen ikurrak nodo berberei esleitzen zaizkienean, erabiltzaile-agenteek erabiltzailearentzat ulergarria den ikurra karga dezakete. Pertsonek ikurrak eros ditzakete eta gailu edo aplikazio desberdinetan erabil ditzakete. (Kontuan izan ikurrak jabedunak izaten jarraituko luketela, baina elkarreragingarriak izan litezkeela.)

 

1.3.6 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

Onura ateratzen duten pertsonek desgaitasun kognitibo desberdinak dituzte, besteak beste:

Hizkuntzarekin lotutakoak

Betetze-irizpide hau betetzeak laguntza gehigarria edo interfaze ezagun bat behar duten erabiltzaileei laguntzen die, besteak beste, hauek behar dituztenean:

 

1.3.6 betetze-irizpidearen adibideak

  1. Webgune batek ARIAren orriko eskualdeak (landmark) erabiltzen ditu orriaren eskualdeak identifikatzeko, eta erabiltzaileek rol nagusirik ez duten eremuak ezkuta ditzakete.
  2. Webgune bateko nabigazioko estekak markatuta daude, erabiltzaileek beren ikonoak gehitu ahal izan ditzaten.
  3. Webgune bateko ikonoak markatuta daude, erabiltzaileek orrian beren ikono multzoak ordezkatu ahal izan ditzaten.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.3.6 Helburua identifikatzea)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Teknika gomendatuak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)