Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.1

Irizpidea 1.4.13 - Kurtsorea gainean jartzean edo fokua jasotzean agertzen den edukia (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Salbuespena: eduki gehigarriaren aurkezpen bisuala erabiltzaile-agenteak kontrolatzen du eta diseinuak ez du aldatzen; adibidez, title atributuak sortutako argibide gainerakorra (tooltip-a).

Betetze-irizpide honen helburua

Teklatuaren fokuarekin edo erakuslearekin koordinatuta agertzen eta desagertzen den eduki gehigarriak irisgarritasun-arazoak eragiten ditu askotan. Arazo horien arrazoien artean daude:

  1. Baliteke erabiltzaileak elkarreragina aktibatzeko asmorik ez izatea
  2. Baliteke erabiltzaileak ez jakitea eduki berria agertu dela
  3. Eduki berriak eragotz dezake erabiltzaileak zeregin bat egitea

Elkarreragin horien adibide izan daitezke tresna-aholku pertsonalizatuak, azpimenuak eta klik egitean eta fokua ematean erakusten diren beste leiho gainerakor ez-modal batzuk. Betetze-irizpide honen helburua da bermatzea eduki gehigarria modu horretan agerrarazten eta desagerrarazten duten egileek elkarreragina diseinatzen dutela erabiltzaileek hau egin ahal izan dezaten:

Oro har, badaude orrian edukia gehitzeko bide aurreikusgarriagoak eta irisgarriagoak, eta egileei haiek erabiltzea gomendatzen zaie. Egile batek eduki gehigarria teklatuaren fokuarekin eta klikarekin koordinatuta agerraraztea eta desagerraraztea erabakitzen badu, betetze-irizpide honek bete beharreko hiru baldintza zehazten ditu:

Horietako bakoitza atal bereizi batean aztertzen da.

Oharra

Betetze-irizpide honek hura aktibatzen duen osagaiaz gain agertzen den edukia hartzen du barne. Beraz, ikusten ez den osagai bat, hala nola «Joan eduki nagusira» esteka bat, teklatuarekin fokua ematean ikusgai bihurtzen dena (aktibatzailetik haratago eduki gehigarririk agertu gabe), ez dago betetze-irizpidearen eremuan.

Baztergarria

Baldintza honen helburua da eduki gehigarriak orriko jatorrizko edukia ikustea edo erabiltzea ez oztopatzea. Handitzen denean, leihoan ikusten den orri-zatia nabarmen txiki daiteke. Saguaren erabiltzaileek erakuslea mugitzen dute normalean leiho handitua desplazatzeko eta pantailaren beste zati bat erakusteko. Hala ere, leiho mugatu horretan ikusten den orri-zati ia osoak aktiba dezake eduki gehigarria, eta horrek zaildu egiten du erabiltzaileak desplazatzea edukia berriro aktibatu gabe. Eduki gehigarria baztertzeko teklatu-metodo batek irtenbide bat ematen du.

Bestalde, teklatuaren bidez soilik nabiga dezaketen ikusmen urriko erabiltzaileek ez dute nahi beren leiho handituko espazio txikia testu gainerakorrez betetzea. Uneko foku-eremua ezkutatzen ari den zerbait baztertzeko teklatu-metodo bat behar dute.

Bi metodo erabil daitezke baldintza hori betetzeko eta halako oztopoak saihesteko:

Tamaina nahiko txikiko aktibatzaile gehienetan, komeni da bi metodoak inplementatzea. Aktibatzailea handia bada, eduki gehigarria hautematea kezkagarria izan daiteke aktibatzailetik urrun agertzen bada. Kasu horietan, bigarren metodoa bakarrik izan daiteke egokia.

Betetze-irizpideak aukera ematen du datu-sarrerako errore-mezuek iraun dezaten, badirelako arreta, berrespen esplizitua edo ekintza zuzentzailea eskatzen duten kasuak.

 

Fokugarria

Baldintza honen helburua da helburu baten gainean kurtsorea jartzean ager daitekeen eduki gehigarria ere kurtsorearekin hautatu ahal izatea bermatzea. Kurtsorea gainean jartzean agertzen den edukia hautematen zaila edo ezinezkoa izan daiteke erabiltzaileak kurtsorea aktibatzailearen gainean mantendu behar badu. Gehitutako edukia handia denean, ikuspegi handituek erabiltzailea desplazatzera edo panoramikoki mugitzera behar dezakete hura osorik ikusteko, eta hori ezinezkoa da erabiltzaileak kurtsorea aktibatzailetik kanpora eraman ezin badu eduki gehigarria desagertu gabe.

 

Beste egoera ohiko bat da plataformaren konfigurazioaren edo laguntza-teknologiaren bidez erakusle handiak hautatu direnean. Kasu horretan, erakusleak eduki gehigarriaren zati garrantzitsu bat ezkuta dezake. Bi egoeretan edukia osorik ikusteko teknika bat kurtsorea aktibatzailetik eduki berrira zuzenean mugitzea da. Gaitasun horrek abantaila handiak ere ematen dizkie kurtsorearekin egindako elkarreraginetan pantaila-irakurgailuaren itzulera-informazioa erabiltzen duten erabiltzaileei. Baldintza honek, oro har, esan nahi du eduki gehigarria helburuaren gainean jartzen dela edo haren ondoan kokatzen dela.

 

Iraunkorra

Baldintza honen helburua da bermatzea erabiltzaileek denbora nahikoa dutela eduki gehigarria hautemateko, ikusgai bihurtu ondoren. Desgaitasunak dituzten erabiltzaileek denbora gehiago behar izan dezakete arrazoi askorengatik, hala nola handipena aldatzeko, kurtsorea mugitzeko edo, besterik gabe, eduki berria beren ikus-eremura ekartzeko. Agertzen denean, edukiak ikusgai jarraitu behar du harik eta:

 

Ohar gehigarriak

 

Onurak

 

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 1.4.13 Kurtsorea gainean jartzean edo fokua jasotzean agertzen den edukia)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)