Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.1

Irizpidea 2.1.4 - Karaktere bakarreko laster-teklak (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Laster-teklak letra bakar bat, zenbaki bat, puntuazio-marka bat edo ikur bat erabiliz inplementatzen badira, ekintza hauetako bat gutxienez egin daiteke:

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen helburua da laster-teklak nahi gabe aktibatzea murriztea. Karaktere-teklak erabiltzen dituzten laster-teklek ondo funtzionatzen dute teklatuaren erabiltzaile askorentzat, baina desegokiak eta etsigarriak dira ahots bidezko sarreraren erabiltzaileentzat, haien sarrera-bidea letra-kateak baitira, eta teklak nahi gabe sakatzeko joera duten teklatuaren erabiltzaileentzat. Arazo hori konpontzeko, egileek aukera eman behar diete erabiltzaileei karaktere-teklez soilik osatutako laster-teklak desaktibatzeko edo berriro konfiguratzeko.

Garrantzitsua da kontuan hartzea betetze-irizpide honek ez diela eragiten goitibeherako zerrendei eta goitibeherako menuei bezalako osagaiei. Osagai horiek karaktere-tekla baten edo gehiagoren bidez hauta daitezkeen balioak (hitzak) badituzte ere, laster-teklak osagaiek fokua dutenean bakarrik daude aktibo. Beste osagai batzuetara, menuetara adibidez, karaktere ez den tekla bakarreko laster-tekla batekin (adibidez, Alt edo Alt+F) sar daiteke edo ireki daitezke, elementu bat hautatzeko karaktere-tekla bat sakatu aurretik. Horrela, menu bat deitzeko bide osoa bi urratseko laster-tekla bat da, inprimatzen ez den tekla bat barne hartzen duena. Accesskey-ei ere ez die eragiten, tekla aldatzaileak barne hartzen baitituzte.

Ahots bidezko sarreraren erabiltzaileek modu bakar batean lan egiten dute normalean, eta diktaketa eta ahots-aginduak konbinatuta erabil ditzakete. Horrek ondo funtzionatzen du, erabiltzaileak badakielako aginduen aurretik eta ondoren eten bat egin behar duela, eta aginduak gutxienez bi hitzez osatuta egoten direlako. Adibidez, erabiltzaile batek diktaketa pixka bat esan dezake, «itsasontzi txikia» adibidez, eta gero eten bat egin eta diktaketa hori ezabatzeko agindu bat esan, «Ezabatu lerroa» adibidez. Aldiz, erabiltzaileak bi esaldiak elkarrekin esango balitu etenik gabe, esaldi osoa diktaketa gisa aterako litzateke (hau da, «itsasontzi txikia ezabatu lerroa»). Ahots bidezko sarrerako programek diktaketa soilik edo aginduak soilik entzuten dituzten moduak izaten dituzten arren, ahotsaren erabiltzaile gehienek modu integrala erabiltzen dute beti, lan-fluxu askoz eraginkorragoa delako. Agindu bakoitza eman aurretik eta ondoren diktaketa-moduaren eta agindu-moduaren artean etengabe aldatzeak nabarmen murriztu lezake aginduen eraginkortasuna.

Ahotsaren erabiltzaileek ahoz esandako teklatu-agindu gehienak ere erabil ditzakete inolako arazorik gabe. Webguneak edo aplikazioak teklatuaren funtzionaltasuna gaituta badu, ahotsaren erabiltzaileak teklatu-agindua deitzen duen ahots-makro natibo bat ere sor dezake, adibidez «Inprimatu hau» esatea Ctrl+P exekutatzeko.

Salbuespenak tekla bakarreko laster-teklak dira. Tekla bakarrak kontrol gisa erabiltzea egokia eta eraginkorra izan daitekeen arren teklatuaren erabiltzaile askorentzat, tekla bakarreko laster-teklak hondamendia dira ahotsaren erabiltzaileentzat. Horren arrazoia da agindu bat aktibatzeko tekla bakarra erabiltzen denean, ahoz esandako hitz bat tekla bakarreko aginduen zaparrada bihur daitekeela kurtsorearen fokua leku okerrean badago.

2.1.4 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

2.1.4  betetze-irizpidearen adibideak

Laster-teklak desaktibatzea

Erabiltzaileei karaktere-teklen laster-teklak desaktibatzeko aukera ematen dien mekanismo bat eskaintzen da. Karaktere-teklen laster-teklak ez dira agindu horiek betetzeko modu bakarra. Ahotsaren erabiltzaile batek laster-teklak desaktiba ditzake, eta mikrofonoak jasotako hitzek tekla bakarreko laster-teklak aktibatzea saihestu.

Kontrol alternatiboa

Teklatua soilik erabiltzen duen erabiltzaile bat elkarrizketa-hari luze batean dago. Haria irakurtzen ari dela, nahi gabe «S» tekla sakatzen du, eta horrek fokua dokumentuaren goiko aldeko bilaketa-barrara eramaten du. Ondorioz, non zegoen eta zertan pentsatzen ari zen galtzen du. Hala ere, erabiltzaileei karaktereetan oinarritutako laster-teklak aldatzeko aukera ematen dien mekanismo bat eskaintzen da. Erabiltzaileak laster-tekla aldatzen du beste tekla bat barne har dezan, eta horrela etorkizunean etenik ez izatea lortzen du.

 

 

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.1.4 Karaktere bakarreko laster-teklak)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)