ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Teklatuaren foku-adierazlea ikusgai dagoenean, foku-adierazlearen eremu batek irizpide hauek guztiak betetzen ditu:
Salbuespenak:
1. oharra:
Erabiltzaile-interfazeko osagaitzat edo azpiosagaitzat hautematen dena (barne hartzea edo tamaina zehazteko) haren aurkezpen bisualaren araberakoa da. Aurkezpen bisualak osagaiaren eduki ikusgarria, ertza eta osagaiaren berariazko hondoa hartzen ditu barne. Ez ditu barne hartzen osagaiaren edukitik, hondotik edo ertzetik kanpoko itzal- eta distira-efektuak.
2. oharra:
Foku-adierazle bat jaso dezaketen azpiosagaien adibideak dira irekitako goitibeherako menu bateko menu-elementuak edo sareta bateko gelaxka fokugarriak.
3. oharra:
Kontraste-kalkuluak teknologiaren barruan (HTML, CSS eta SVG, adibidez) definitutako koloreetan oinarri daitezke. Erabiltzaile-agentearen bereizmen-hobekuntzek eta ertzen leuntzeak aldatutako pixelak alde batera utz daitezke.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.4.13 Fokuaren itxura)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)