Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.1

Irizpidea 2.5.2 - Erakuslearen ekintza bertan behera uztea (A)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Erakusle bakarrarekin erabil daitezkeen funtzionaltasunetan, baldintza hauetako bat gutxienez betetzen da:

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen helburua da erabiltzaileei erraztea erakuslearen nahi gabeko edo okerreko sarrera saihestea. Hainbat desgaitasun dituzten pertsonek ukipen- edo sagu-gertaerak nahi gabe aktiba ditzakete, nahi ez diren emaitzekin. Hurrengo azpiatal bakoitza, gutxi gorabehera, betetze-irizpide honen puntuekin bat dator, eta erabiltzaileei erakuslearen eragiketak bertan behera uzteko aukera emateko modu bat deskribatzen du.

Aktibazioa edo amaiera askatze-gertaeran

Erakuslearen eragiketak bertan behera uzteko aukera txertatzeko modurik irisgarriena aktibazioa askatze-gertaeran gertatzea da.

Askatze-gertaerako aktibazioa erakuslea askatzen denean helburu bat aktibatzeari dagokio. Ukipen bidezko elkarreragin batean, hatzak helburu bat ukitzen duenean, askatze-gertaerako aktibazioa hatza helburuaren mugen barruan dagoela altxatzen denean bakarrik gertatzen da. Era berean, saguarekin egindako elkarreragin batean, askatze-gertaera saguaren botoia askatzen denean gertatzen da, kurtsorea oraindik saguaren botoia sakatu zenean ezarritako hasierako helburuaren mugen barruan dagoela.

Egileek murriztu egin dezakete erabiltzaileek ekintza bat nahi gabe aktibatzearen arazoa, funtzionaltasuna askatze-gertaeran aktibatzen duten plataformaren aktibazio/klik gertaera generikoak erabiliz. Adibidez, JavaScripteko klik-gertaera saguaren botoi nagusia askatzean aktibatzen da, eta askatze-gertaera inplizitu baten adibide bat da. Izena gorabehera, klik-gertaera gailuarekiko independentea da, eta ukipen bidezko eta teklatu bidezko elkarreraginerako ere balio du.

Askatze-gertaeren aldeko hobespena inplizitu dago betetze-irizpidearen lehen puntuaren idazkeran: Erakuslearen sakatze-gertaera ez da erabiltzen funtzioaren inolako zatirik exekutatzeko. Egileek lehen puntua betetzen dute askatze-gertaera soilik erabiliz.

 

Bertan behera uztea edo desegitea askatze-gertaeran

Elkarreragina «klik» soil baten baliokidea denean, askatze-gertaerako aktibazioak berez du bertan behera uzteko gaitasuna. Aldea dago norbaitek pantaila ukitzen duenaren eta hatza kentzen duenaren artean. Era berean, saguarekin egindako elkarreraginean, aldea dago saguaren botoia sakatzearen eta askatzearen artean. Aktibazioa erakuslea askatzen denean bakarrik gertatzen denean, erabiltzaileek aktibazioa eteteko (bertan behera uzteko) aukera dute. Sagua edo ukipen-pantaila zehaztasunez erabiltzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileek onura handia ateratzen diote oinarrizko portaera horri. Normalean, itzulera-informazio bisuala jasotzen dute elementu bat sakatzen denean. Elementu okerra hautatu dutela ohartzen badira, ekintza bertan behera utz dezakete erakuslea edo hatza helburutik urrunduz askatu aurretik.

Elkarreragin konplexuagoetan, hala nola arrastatu eta jaregitean, sakatze- eta askatze-gertaerek prozesu bat osatzeko ekintza-segida bat has eta amai dezakete. Adibidez, arrastatu eta jaregitean, elementua:

  1. Sakatze batekin hautatzen da (sakatze-gertaera),
  2. Kokaleku berri batera eramaten da, sakatuta mantentzen den bitartean.
  3. Askatu egiten da (askatze-gertaera) jaregiteko ekintza amaitzeko.

Hain ekintza konplexuan, handitu egiten da Eten edo Desegin funtzio baten beharra. Diseinatzaileek mugimendua berresteko aukera egin dezakete berresteko elkarrizketa-koadro baten edo desegiteko botoi baten bidez, erabiltzaileari amaitu berri den prozesua desegiteko gaitasuna emanez. Bestela, ekintza eteteko gaitasuna lor daiteke baldin eta, 3. urratsa osatu aurretik, erabiltzaileak hautatutako elementua jatorrizko kokalekura itzultzen badu eta prozesua han amaitzen badu. Pantailako beste zati batzuek mugimendurik onartzen ez badute, erabiltzaileak arrastatu eta jaregitea han amai dezake, eta eragiketa eraginkortasunez baliogabetu.

Alderantzikatzea askatze-gertaeran

Beste elkarreragin batzuetan, sakatze-gertaerak portaera bat aktiba dezake, askatze-gertaera amaitzean atzera bota daitekeena. Horren adibide dira sakatu eta eusteko ekintzak; adibidez, erabiltzaileak objektu baten gainean sakatzen duenean (sakatze-gertaera) aldi baterako leiho gainerakor bat agertzen denean (edo bideo bat erreproduzitzen denean), baina leiho gainerakorra (edo bideoa) desagertu egiten denean erabiltzaileak erakuslea askatu bezain laster (askatze-gertaera). Askatze-gertaerak aurreko sakatze-gertaera atzera botatzen duenez, erabiltzailea aurreko puntura itzultzen da eta eragiketa eraginkortasunez bertan behera uzten du.

Sakatze-gertaera

Funtzioa sakatze-gertaeran osatzea askatze-gertaera ez erabiltzea funtsezkoa denean bakarrik onartzen da.

Sakatze-gertaerako funtsezko aktibazioa teklatu-emulazioan gertatzen da gehienetan. Teklatu fisiko batean, teklak sakatze-gertaeran aktibatzen dira lehenespenez: letra bat agertzen da tekla sakatzen denean. Software bidezko teklatu-emuladore batek espero den portaera hori gainidatzi nahiko balu letrak tekla askatzean agerraraziz, portaera ustekabekoa izango litzateke eta espero den elkarreraginari kalte egingo lioke.

Nabarmentzekoa da teklatuak atzera-tekla edo ezabatzeko tekla integratua duela, eta horrek desegiteko aukera eraginkorra ematen duela. Desegiteko aukera ez da sakatze-gertaeraren funtsezkotasun-salbuespenaren betekizuna; hala ere, erabiltzaileek edozein ekintza desegiteko modu erraza ematea jardunbide gomendatua da (eta behar funtzional bat izan daiteke), betetze-irizpide honen betekizuna ez denean ere.

Aktibazio-unea funtsezkoa den eta sakatze-gertaera eskatzen duen beste adibide batzuk hauek izango lirateke:

2.5.2 betetze-irizpidearen onura zehatzak

2.5.2  betetze-irizpidearen adibideak

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.5.2 Erakuslearen ekintza bertan behera uztea)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)