Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 12.2.3 - Komunikazio eraginkorra (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

«Laguntza-zerbitzuei» aplikatzen zaie, hala nola: help desk, call center, laguntza teknikoa, TRS edo prestakuntza-zerbitzua. Beraz, webguneak zerbitzu horiek eskaintzen ez baditu, betekizun hauek ez dira aplikatuko.

Laguntza-zerbitzuak desgaitasuna duten pertsonen komunikazio-beharretara egokitu behar du, zuzenean edo bideratze-puntu baten bidez.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 12.2.3 Komunikazio eraginkorra)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)