Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 11.8.3 - Irisgarritasun-informazioa eraldaketetan gordetzea (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Webgunea egile-tresna bat bada soilik aplikatzen da. Hori litzateke, adibidez, Blogger-en kasua, web-orriak sortzeko aukera ematen duen webgunea; edo Google Docs-ena, dokumentu elektronikoak sortzeko aukera ematen duen web-aplikazioa

Egile-tresnak berregituratze-eraldaketak edo birkodetze-eraldaketak eskaintzen baditu, irisgarritasun-informazioa irteeran gordeko da, betiere irteerako teknologian mekanismo baliokideak badaude.

Berregituratze-eraldaketa edukia berdin mantentzen den baina edukiaren egitura-ezaugarriak aldatzen diren eraldaketa da; adibidez, taula linealizatuak edo dokumentu bat orritan zatitzea.

Kodetze-eraldaketa edukia kodetzeko erabilitako teknologia aldatzen den eraldaketa da. Adibidez, web-aplikazio batek testu-dokumentu bat edo web-orri bat PDF bihurtzeko aukera ematen badu, PDFak irisgarritasun-ezaugarriak gorde behar ditu (dokumentuaren izenburua, irudien testu alternatiboa, elementuen informazio semantikoa, etab.)

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 11.8.3 Irisgarritasun-informazioa eraldaketetan gordetzea)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)