ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Elkarreragin batek abiarazitako mugimendu-animazioak desgaitu egin daitezke, salbu eta animazioa funtsezkoa bada funtzionaltasunerako edo transmititzen den informaziorako.
Betetze-irizpide honen helburua da erabiltzaileei aukera ematea web-orrietan animaziorik ager ez dadin. Erabiltzaile batzuek distrakzioa edo zorabioak izaten dituzte eduki animatuaren ondorioz. Adibidez, orri bat desplazatzeak elementuak mugiarazten baditu (desplazamenduari lotutako funtsezko mugimenduaz gain), nahasmendu bestibularrak eragin ditzake. Nahasmendu bestibularren (barne-belarriaren) erreakzioen artean daude zorabioak, goragaleak eta buruko minak. Askotan funtsezkoa ez den beste animazio bat paralaje-desplazamendua da. Paralaje-desplazamendua hondoak lehen planoak baino abiadura desberdinean mugitzen direnean gertatzen da. Hala ere, arau honek web-orri baten funtzionaltasunerako edo informaziorako funtsezkoa den animazioa onartzen du.
«Elkarreraginek eragindako animazioa» aplikatzen da erabiltzailearen elkarreraginak funtsezkoa ez den animazio bat abiarazten duenean. Aldiz, 2.2.2 betetze-irizpidea, Pausatu, gelditu, ezkutatu, aplikatzen da web-orriak animazioa abiarazten duenean.
Oharra
Animazioak nahasmendu bestibularrak dituzten pertsonengan duen eragina nahiko larria izan daiteke. Eragindako erreakzioen artean daude goragaleak, migrainak eta, agian, sendatzeko ohean atseden hartu beharra.
Nola murriztu dezake webgune batek nahasmendu bestibular bat eragiteko aukera? Aukeratu irtenbide hauetako bat. Saihestu beharrezkoak ez diren animazioak erabiltzea. Eman kontrol bat, erabiltzaileek erabiltzailearen elkarreraginetik sortutako funtsezkoak ez diren animazioak desaktibatu ahal izan ditzaten. Baliatu erabiltzaile-agentearen edo sistema eragilearen mugimendua murrizteko funtzioa.
Eta zer gertatzen da erabiltzaile batek orri bat desplazatzean eragiten duen mugimenduarekin? Eduki berria ikuspegi-eremuaren barruan mugitzea funtsezkoa da desplazamendurako. Erabiltzaileak kontrolatzen du desplazamenduaren funtsezko mugimendua; beraz, onartuta dago. Gehitu funtsezkoak ez diren animazioak desplazamendu-elkarreraginari modu arduratsuan bakarrik. Eman beti erabiltzaileei beharrezkoa ez den mugimendua desaktibatzeko aukera.
Nahasmendu bestibularra
Paralaje-desplazamendua (Parallax scrolling) beharrezkoa ez den mugimendua modu orokorrean desaktibatzeko aukerarekin:
Mugimendua murrizteko hobespena onartzen duten trantsizioak:
Funtsezko animazioa:
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.3.3 Elkarreraginek eragindako animazioa)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)