Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 12.1.2 - Dokumentazio irisgarria (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Produktuarekin batera ematen den dokumentazioa formatu elektroniko hauetako batean gutxienez eman behar da:

Horrek ez du baztertzen produktuaren dokumentazioa beste formatu elektroniko edo inprimatu ez-irisgarri batzuetan ere ematea.

Ez du baztertzen, halaber, erabiltzaile mota jakin baten beharrak asetzen dituzten formatu alternatiboak ematea (adibidez, braille-dokumentuak pertsona itsuentzat, edo irakurketa errazeko informazioa desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat).

Dokumentazioa produktuaren zati integrala bada, erabiltzaile-interfaze irisgarri baten bidez emango da.

 

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 12.1.2 Dokumentazio irisgarria)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)