Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 7.1.3 - Azpitituluak gordetzea (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Web-edukiak audio sinkronizatua duen bideoa transmititzen, bihurtzen edo grabatzen badu, azpitituluen datuak gorde egin behar dira, aurreko puntuetan (7.1.1 eta 7.1.2) adierazitakoaren arabera bistaratu ahal izan daitezen.

Azpitituluen aurkezpeneko alderdi gehigarriek, hala nola pantailako kokapenak, koloreek eta testuaren estiloak edo tipografiak, esanahia transmiti dezakete; beraz, aurkezpeneko alderdi horiek aldatzeak esanahia alda lezake, eta ahal den guztietan saihestu beharko litzateke.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 7.1.3 Azpitituluak gordetzea)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)