ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Web-edukiak ez du mugatzen informazioa sartzeko modu desberdinen erabilera, salbu eta murrizketa funtsezkoa denean, edukiaren segurtasuna bermatzeko nahitaezkoa denean edo erabiltzailearen hobespenak errespetatzeko beharrezkoa denean.
Betetze-irizpide honen asmoa da bermatzea pertsonek sarrera-modu desberdinak erabil ditzaketela eta haien artean alda daitezkeela web-edukiarekin elkarreragitean. Erabiltzaileek hainbat sarrera-mekanismo erabil ditzakete web-edukiarekin elkarreragitean. Mekanismo horiek konbinatuta egon daitezke, hala nola teklatua edo teklatuaren antzeko interfazeak, eta erakusle-gailuak, hala nola sagua, arkatz optikoa edo ukipen-pantaila.
Gailu batek sarrera-mekanismo nagusi bat izan dezakeen arren, erabiltzaileak beste sarrera-mekanismo batzuk erabiltzea aukera dezake gailuarekin elkarreragitean. Adibidez, telefono mugikorren eta tableten mekanismo nagusia ukipen-pantaila da. Gailu horien erabiltzaileak parekatutako sagu bat edo kanpoko teklatu bat erabiltzea aukera dezake, ukipen-pantailaren alternatiba gisa.
Erabiltzaileek edozein unetan aldatu ahal izan behar dute sarrera-mekanismoz, zeregin eta elkarreragin jakin batzuk beste sarrera-mekanismo bat erabiliz errazago egiten direla erabakitzen badute. Edukiak ez du erabiltzailearen elkarreragina sarrera-mekanismo jakin batera mugatu behar, salbu eta murrizketa funtsezkoa bada edo edukiaren segurtasuna bermatzeko edo erabiltzailearen ezarpenak errespetatzeko beharrezkoa bada.
Oharra: Itsu-idazketako web-aplikazio bat, erabiltzaileei teklatuan itsuka idazten irakasten diena eta/edo haien trebetasuna eta abiadura neurtzen dituena, sarrera-mekanismo jakin baterako funtsezko mugaketa baten adibide izango litzateke.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.5.6 Aldibereko sarrera-mekanismoak)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
focus, blur eta click (etorkizuneko teknika posiblea)Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)