ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
IKTek audio sinkronizatua duen bideoa bistaratzen dutenean, eskuragarri dauden azpitituluen ahozko irteera erraztuko duen funtzionamendu-modu bat eman behar dute, salbu eta bistaratutako azpitituluen edukia softwarez zehaztu ezin denean (adibidez, bit-mapako irudiak diren azpitituluak).
Erabiltzaile gehienek nahiago dute ahozko azpitituluen ahots-irteeraren maila IKTen ahots orokorretik bereizita kudeatu. Hori posible da ahozko azpititulua duen audio-fitxategia audio-pista bereizi batean ematen denean eta azken erabiltzailearen gailuan nahasten denean.
Ahozko azpitituluak dituen audio-pista bereiziaren aurkezpenaren eta bistaratutako azpitituluen arteko sinkronizazioak azpitituluen ulergarritasuna hobetzen du. Azpitituluak testu-jario bereizi gisa emateak testu horiek audio bihurtzea errazten du.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 7.1.5 Ahozko azpitituluak)
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)