Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
UNE-EN 301549:2022

Irizpidea 6.4 - Ahotsean oinarritutako zerbitzuen alternatibak (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da, edo UNE-EN 301 549 arauaren testu ofiziala. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Helburua: denbora errealeko ahotsean oinarritutako komunikazio-zerbitzuen eta zerbitzu alternatiboen
(ahots-postontzia, laguntzaile automatikoa edo ahots bidezko erantzuna) funtzionaltasun osoa

entzumen- eta hizketa-arazoak dituzten pertsonek erabili ahal izango dutela bermatzea, entzumena edo

ahotsa erabili beharrik gabe.

1. oharra: Soinu-baliabideak erabiltzeko (informazio bisuala eta testuzkoa, adibidez),

RTT bidezko komunikaziorako (testua eta ahotsa aldi berean) eta bideorako (azpitituluak, adibidez)

alternatiba gisa ematen diren irtenbideek aurreko betekizuna bete lezakete.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (UNE-EN 301 549 6.4 Ahotsean oinarritutako zerbitzuen alternatibak)

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)