ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Edukiaren funtzionaltasun guztia teklatu-interfaze baten bidez eragin daiteke, tekla-sakatzeetan abiadura jakin bat eskatu gabe.
Betetze-irizpide honen asmoa da eduki guztia teklatuarekin eragingarria izatea. 2.1.1 betetze-irizpidearen berdina da, baina hemen ez da salbuespenik onartzen. Horrek ez du esan nahi barneko funtzioak erabiltzailearen mugimenduen ibilbidearen mende dagoen sarrera bat behar duen edukiak, eta ez hasierako eta amaierako puntuen mende soilik (2.1.1 irizpidearen betekizunetatik kanpo geratzen dena), teklatu bidez irisgarria izan behar duenik. Aldiz, esan nahi du ibilbidearen mendeko sarrera-metodoren bat erabiltzen duen edukiak ezin duela betetze-irizpide hau bete eta, beraz, ez duela 2.1 jarraibidea betetzen AAA mailan.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.1.3 Teklatua (salbuespenik gabe))
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)