ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Web-orri batek laguntza-mekanismo hauetako edozein badu, eta mekanismo horiek web-orri multzo bateko web-orri anitzetan errepikatzen badira, orden berean agertu behar dute orriko beste edukiarekiko, salbu eta aldaketa erabiltzaileak abiarazten badu:
1. oharra:
Laguntza-mekanismoak orrian bertan egon daitezke, edo informazioa duen beste orri baterako esteka zuzen baten bidez eman daitezke.
2. oharra:
Betetze-irizpide honen ondorioetarako, «orden berean orriko beste edukiarekiko» uler daiteke orria serializatzen denean edukia nola ordenatzen den. Litekeena da laguntza-mekanismo baten posizio bisuala koherentea izatea orri-aldaera bererako orrietan (adibidez, CSSko eten-puntu bera). Erabiltzaileak aldaketa bat abiaraz dezake, hala nola orriaren zooma edo orientazioa aldatzea, eta horrek beste orri-aldaera bat aktiba dezake. Irizpide hau orri-aldaera berean (adibidez, zoom-maila eta orientazio berean) erakusten diren orrietako ordena erlatiboari buruzkoa da.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.2.6 Laguntza koherentea)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)