ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Erakusle bidezko sarreretarako helburuaren tamaina gutxienez 24 x 24 CSS pixelekoa da, kasu hauetan izan ezik:
1. oharra:
Helburuaren barruko posizioaren arabera balioak espazialki hautatzeko aukera ematen duten helburuak helburu bakartzat hartzen dira betetze-irizpidearen ondorioetarako. Adibide dira graduatzaileak, kolore-gradiente bat erakusten duten kolore-hautatzaileak edo kurtsorea kokatzen den eremu editagarriak.
2. oharra:
Lerroko helburuetan, lerro-altuera testu-fluxuarekiko perpendikular gisa interpretatu behar da. Adibidez, bertikalki erakusten den hizkuntza batean, lerro-altuera horizontala izango litzateke.'
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.5.8 Helburuaren tamaina (gutxienekoa))
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)