Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 2.4.7 - Foku ikusgarria (AA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Teklatu bidez eragin daitekeen edozein erabiltzaile-interfazek badu funtzionamendu-modu bat non teklatu-fokuaren adierazlea ikusgai dagoen.

Betetze-irizpide honen asmoa da bermatzea gutxienez funtzionamendu-modu bat badagoela non teklatu-fokuaren adierazlea bisualki aurki daitekeen.

  • Betetze-irizpide honek orria erabiltzeko teklatuaren mende dauden pertsonei laguntzen die, une oro bisualki zehazteko aukera ematen baitie teklatuaren eragiketek zer osagairekin elkarreragiten duten.

  • Arreta-arazoak eta epe laburreko memoria-arazoak dituzten pertsonek, edo eragiketak gauzatzeko mugak dituztenek, onura ateratzen dute fokua non dagoen jakiteko aukeratik.

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.4.7 Foku ikusgarria)

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ohiko akatsak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)