Addaw, joan hasierara Egin dohaintza
wcag2.0

Irizpidea 3.3.6 - Erroreak saihestea (guztiak) (AAA)

ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.

Erabiltzaileari informazioa bidaltzea eskatzen dioten web-orrietan, kasu hauetako bat gutxienez betetzen da: 

  1. Itzulgarria: Bidalketa itzulgarria da.

  2. Berrikusia: Informazioa egiaztatzen da datuak sartzean egindako erroreak detektatzeko, eta erabiltzaileari horiek zuzentzeko aukera ematen zaio.

  3. Berretsia: Informazioa berrikusteko, berresteko eta zuzentzeko mekanismo bat ematen da, datuen bidalketa amaitu aurretik.

Betetze-irizpide honen helburua

Betetze-irizpide honen xedea da desgaitasuna duten erabiltzaileei laguntzea formulario baten bidez datuak bidaltzean egindako erroreetatik eratorri daitezkeen ondorioak saihesten. Irizpide hau 3.3.4 betetze-irizpidean oinarritzen da, baina erabiltzaileek informazioa bidaltzea eskatzen duten formulario guztiei aplikatzen zaie.

Desgaitasuna duten erabiltzaileek joera handiagoa izan dezakete erroreak egiteko, eta zailtasun handiagoak izan ditzakete erroreak detektatzeko edo zuzentzeko. Irakurtzeko arazoak dituzten pertsonek sarritan nahasten dituzte zenbakiak eta letrak, eta arazo motorrak dituzten pertsonek batzuetan oker sakatzen dute tekla datuak sartzean. Ekintzak desegiteko aukera emateak erabiltzaileei ondorio larriak izan ditzaketen erroreak zuzentzeko aukera ematen die. Informazioa berrikusteko eta zuzentzeko aukera emateak erabiltzaileari erroreak detektatzeko aukera ematen dio, ekintza bat egin aurretik.

3.3.6 betetze-irizpidearen onura zehatzak:

Bideo azalpena

Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 3.3.6 Erroreak saihestea (guztiak))

Irizpide hau betetzeko teknikak

W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.

Teknika nahikoak

Ikusi WCAG teknika guztiak euskaraz

Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)