ADDAWk euskarara egindako itzulpen ez-ofiziala da hau. Akatsak izan ditzake: dokumentu ofizial eta arauemaile bakarra W3Cren Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.2 jarraibideen ingelesezko jatorrizkoa da. Gaztelaniaz ere irakur dezakezu.
Denbora ez da edukiak aurkezten duen gertaeraren edo jardueraren funtsezko zatia, multimedia sinkronizatu ez-interaktiboa eta denbora errealeko gertaerak salbu.
Betetze-irizpide honen asmoa da denboran oinarritutako elkarreragina eskatzen duen edukiaren presentzia ahalik eta gehien murriztea. Horri esker, pertsona itsuek eta ikusmen urria, muga kognitiboak edo urritasun motorrak dituztenek edukiarekin elkarreragin dezakete. A mailako betetze-irizpidetik bereizten da onartutako salbuespen bakarra denbora errealeko gertaeretarako dela.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonek askotan denbora gehiago behar izaten dute erreakzionatzeko, idazteko eta jarduerak osatzeko. Ikusmen urria duten pertsonek denbora gehiago behar dute pantailako elementuak aurkitzeko eta irakurtzeko. Pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsona itsuek denbora gehiago behar izan dezakete orriaren egitura ulertzeko, informazioa aurkitzeko eta kontrolak erabiltzeko. Muga kognitiboak edo hizkuntza-mugak dituztenek denbora gehiago behar dute irakurtzeko eta ulertzeko. Keinu-hizkuntzan komunikatzen diren pertsona gorrek denbora gehiago behar izan dezakete testu gisa inprimatutako informazioa irakurtzeko (haientzat bigarren hizkuntza izan daiteke).
Keinu-hizkuntzako interprete bat soinuzko edukia erabiltzaile gor bati kontatzen ari den egoeretan, denbora-mugen gaineko kontrola ere garrantzitsua da.
Erantzuteko abiadurak puntuazioan eraginik ez izateko diseinatutako test bat
Lineako galderei erantzuteko abiadura neurtu beharrean, testa emaitzetan oinarritzen da, eta erabiltzaileek ez dute denbora-mugarik.
Txandaka lehiatzeko diseinatutako joko bat
Parte-hartzaileetako edozeinek geldi dezake jokoa, haren alderdi lehiakorra baliogabetu gabe.
Gaztelaniazko bideoa, euskarazko azpitituluekin. Ikusi YouTuben (WCAG 2.2.3 Denbora-mugarik ez)
W3Ck betetze-irizpide honi lotzen dizkion teknika nahikoak, teknika gomendatuak eta ohiko akatsak, ADDAWk itzuliak. Teknika nahiko bat bakarrik nahikoa da adierazitako egoeran irizpidea betetzeko; gomendatuek gutxienekoa baino harago egiten dute; akatsek irizpidea betetzen ez duten egoerak deskribatzen dituzte.
Ikusi erreferentzia Teknikak eta hutsegiteak (W3C, ingelesez)